'Chefo' Basterra eta Rafa Vilallongaren selekzioak agur esan dio brontzeari Pariseko Jokoetan
08-abuztu-2024

'Chefo' Basterra eta Rafa Vilallongaren selekzioak agur esan dio brontzeari Pariseko Jokoetan

Rafael Vilallonga

Laugarren postuan amaitu dute eta diploma olinpikoa eramango dute etxera 

Basque Teameko bekadunak diren ‘Chefo’ Basterra eta Rafa Vilallongaren  belar-hockeyko taldeari brontzezko dominak ihes egin dio Parisen. Indiaren aurkako partida liskartsu batean, 2 eta 1eko porrota jaso dute, azken laurdenean egindako akatsak zuzentzea lortu ez dutelako.

Espainiak, 2008ko Beijingetik lortzen ez zuen domina olinpiko baten bila zebilela, abantaila hartu du 18. minutuan Marc Mirallesen golari esker. Hala ere, Indiak berdindu egin du 30. minutuan eta gero, 33.ean, Harmanpreet Singhek berak aurreratu du bere taldea markagailuan.

Azken laurdena erritmo ezberdinarekin hasi da, Espainiak inposatzen zuen horretan, golaren premia handiagoarekin. Basterra eta Vilallongaren taldea erasoan saiatu da, baina esparru horretan eraginkortasunik ez izatea izan da neurketa osoan zehar izan duen oztopoa. Horrek eragotzi dio emaitza hobea: neurketa osoan jaurtitako 10 penalty Korner-etatik, ez dute bat bera ere asmatu, eta Indiak birritan atera die probetxu.

Hala, etsi-etsian, Max Caldasek atezaina arku azpitik kentzea erabaki du, erasoan beste gizon bat gehitzeko. Hala ere, ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira. Azken bi minutuetan hiru penalti korner jaurti badituzte ere, hasi bezala amaitu da lehia, ‘nahi eta ezin’.

Indiak urrea nahi zuen, baina ezin izan du finala jokatu, finalerdietan Alemaniaren aurka galdu baitzuen. Hala ere, 2024an Parisetik esku hutsik ez joatea ospatu dute indiarrek, Tokio 2020an lortutako emaitza errepikatuz.

Bestalde, golfean, ez dira Carlota Cigandak amestutako Olinpiar Jokoak izaten ari. Golf olinpikoaren bigarren jardunaldian, +6ko emaitza lortu du, parez gainetik, eta horrek +7ko azken puntuazioa utzi dio. Lehen zuloan bogey egin du, eta hirugarrenean beste bat. Lehen erdiko gainerakoa parez azpitik egin du. Bigarren zatian iritsi da hondamendia iruindarrarentzat: 5 bogey 9 zulotan, birdie bat eta 3 kolpe paretik gora. Eguna 47. postuan amaitu du, sailkapenaren beheko aldean.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago