BAT TO PARIS (6. kapitulua): Judoa / 'Amets bati lotuta'
10-ekaina-2024

BAT TO PARIS (6. kapitulua): Judoa / 'Amets bati lotuta'

Jose Mari Mendiola

Errespetua. Hori da Jose Mari Mendiolak berarentzat judoa zer den deskribatzen saiatzean esaten duen berbetako bat. Bost urterekin hasi zen jarduera hori egiten, eta dagoeneko 20 urte daramatza, horietako batzuk goi mailan. Unescok bere onura ugariengatik proposatzen du kirol hau, hala nola autokontrolerako gaitasunagatik edo gainerako pertsonekin harremanak izateko ematen dituen aukerengatik. Hala azpimarratzen du Jose Marik kapituluan, besteak beste, Oiana Blanco judoka ohiak, Julen Idarreta entrenatzaileak eta Raquel Barrientos estatuko entrenatzaileak lagunduta.

Jose Marik bere ibilbideko unerik onenetako batean dagoela dio, nahiz eta ziklo olinpikoa lesio batekin hasi zuen. Alderdi fisikoa eta mentala zaintzea garrantzitsua da, baina taktika lantzea ere ezinbestekoa da. Judoan, bizitzan bezala, helburu bat lortzeko prozesuan pausoak ematen dira aurrera eta beste batzuk atzera, euforia eta irregulartasuna txandaka doaz askotan, baina beharrezkoa da izateko edo gauzak egiteko arrazoi bat izatea, “ikigai” bat, japoniar kulturan oso presente dagoen kontzeptua. Gorabeherak gorabehera, batzuetan motibazioa galtzen bada ere, benetan zer nahi den jakin behar da, lan egin eta sinetsi, amets bati lotuta.

Honekin lotutako berriak

02-otsaila-2026

Jose Maria Mendiola Basque Teameko judokak zilarra irabazi du Sofiako Europako Irekian

Informazio gehiago
06-ekaina-2024

‘BAT To Paris’ saioaren seigarren atalak Jose Mari Mendiola judoka du ardatz

Informazio gehiago
27-maiatza-2023

Jose Mari Mendiola Basque Teameko judokak bosgarren amaitu du Austriako Grand Prix Upperean

Informazio gehiago