JoseMari Mendiola
BIO
Jose Mari Mendiola umetan hasi zen judoa praktikatzen. Oso mugitua zen eta energia zerbaitetan erabili behar zuen. Judoa aukera ona zela iruditu zitzaien. 4 urterekin hasi zen judoan anai-arrebek bultzatuta, eta apurka-apurka, hazi ahala, diziplina honetako txapelketak asko gustatzen zitzaizkiola konturatu zen. Orduan futbola uztea erabaki zuen.
18 urterekin, hartutako bidea egokia zela ikusita, beste pauso bate matea erabaki zuen eta Madrilgo Goi Errendimentuko Zentrora aldatu zen judoaren aldeko erabateko apustua eginda.
Hala ere, profesionalki prestatzen jarraitu du eta maila ertaineko Farmazia Laguntzaile graduaz gain, goi mailako gradua egin du: Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza.
Kirol mailan azpimarratu behar da 23 urterekin 4 aldiz izan dela Espainiako txapeldun, bi zilar lortu dituela eta lau brontze. Horrez gain, hainbat parte-hartze ditu Europa eta Mundu mailako txapelketetan. 2019ko maiatzean Oremburgeko Europako Kopan dominetatik oso gertu geratu zen, bosgarren bukatuta. Gainera zazpigarren amaitu zuen 2018ko Cancuneko Sari Nagusian eta bosgarren urte berean jokatutako Madrilgo Europako Irekian. 2020an zilarrezko domina irabazi du Europako Irekian.