Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko palistak finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
20-iraila-2023

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko palistak finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Klara Olazabal

Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu dute Ingalaterrako Lee Valley kanalean jokatzen ari den ur bizietako Munduko txapelketan. Biek egin dute, gainera, lehen jaitsieran, bigarren jaitsiera bat jokatu behar izan gabe.

Munduko txapelketako lehiaketa banakako lehiaketan zentratu da gaur, atzo jokatutako patruilak edo taldekako lehiaketak atzean utzita. Gaur kanoen txanda izan da eta bertan bi euskal ordezkari izan ditugu, Miren Lazkano eta Klara Olazabal, euren bakarkako ibilbidea minutu bateko aldearekin hasi dutenak. 11:03a irteera hartu du Kalarak eta 11:04an Mirenek.

Biek oso jaitsiera onak egin dituzte, eta berehala bereganatu dute txartela, lehiakideen jardunaren zain egon beharrik gabe. Gaur txartel zuzenak garesti egon dira; Jessica Fox australiarrak, adibidez, ezin izan du zuzenean sailkatzen ziren lehen 20en artean sartu.

Miren Lazkanok seigarren amaitu du, 98.51ko denborarekin (+3.40) eta 23. atean zigorra jasota. Klara Olazabalek, bere aldetik, bederatzigarren postuan bukatu du, 99.12ko markarekin (+4.01), lehen atean ukitu bat eginda.

Bihar kayaken txanda izango da. Olatz Arregui 10:32an lehiatuko da, Maialen Chourraut 11:06an eta Pau Echaniz 12: 36an (Euskadiko orduak).

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago