Clara Azurmendi Basque Teameko badminton jokalariak Europako Jokoetako binakako txapelketan egin du debuta, garaipena eskuratuta Azerbaijanen aurka
26-ekaina-2023

Clara Azurmendi Basque Teameko badminton jokalariak Europako Jokoetako binakako txapelketan egin du debuta, garaipena eskuratuta Azerbaijanen aurka

Clara Azurmendi

Clara Azurmendik, Bea Corralesekin batera, debuta egin du Krakovian eta Malopolskako eskualdean egiten ari diren Europako Jokoetan. Garrantzitsua zen binakako txapelketa garaipen batekin hastea,  txapelketako lehen fasearen barruan D multzoan espero dituzten gainerako neurketei motibazio handiagoz aurre egin ahal izateko.

Azurmendik eta Corralesek Keisha Fatimah Az Zahra eta Era Maftuha azerbaijandarrekin neurtu dituzte indarrak. Lehen seta 21-5 irabazi dute, eta aurkariak bigarren setean partidaren norabidea aldatzen saiatu diren arren, donostiarraren eta madrildarraren alde erori da berriro bigarren partziala, oraingoan 21-17.

Clara Azurmendik Poloniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari adierazi dionez, aurten banakako nazioarteko partida asko jokatu dituzten arren, urtarrilaz geroztik ez zuten elkarrekin jokatzen binakako txapelketetan, eta gaurko jardunaldiaren ondoren oso pozik amaitu dute sentsazioekin. Gozatzen jarraitzen badute, txapelketan zerbait polita egin dezaketela uste dute, batez ere holandarrak, multzoan egokitu zaizkien laugarren serieburuak, azpiratzen badituzte. Clarak dio holandarrak presio guztiarekin datozela, Holandako barne irizpideen arabera domina lortu behar dutelako hemen 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkapena lortzeko eta hori eurentzako positiboa izan daitekeela.

D multzoan, Clara Azurmendik eta Bea Corralesek Serena Au Yeong eta Katharina Hochmeir austriarren aurka neurtuko dituzte indarrak bihar, asteartea, (12. txanda, 18:00etan gutxi gorabehera), eta multzoen fasea asteazkenean itxiko dute, 13. txandan (18:30 inguru), Debora Jille eta Cheryl Seinen herbeheretarren aurka.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago