basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 26
otsaila
2024

Keoni Lasak eta Janire Gonzalez-Etxabarrik aurrera egin dute Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketako bigarren aukerakoan

Puerto Ricoko Arecibo herrian jokatzen ari diren World Surfing Games txapelketako hirugarren jardunaldian, El Pico eta El Rastrial olatuetan gaur jarritako podiumetan errepeska edo bigarren aukerakoaren  lehen eta bigarren kanporaketak jokatu behar zituzten. Hala ere, itsasoko baldintza eskasak direla eta, bigarren kanporaketa bertan behera geratu da. Bertan, Kai Odriozola eta Keoni Lasa eta Janire Gonzalez-Etxabarri aritu behar ziren surfean, zarauztarrak eta zumaiarrak gaur jokatu ahal izan baititute errepeskako lehen kanporaketa eta gainditu egin baititute.

Keonik eta Janirek aurrera egin dute. Keoni Lasari serie oso zaila egokitu zitzaion txapelketa nagusiko lehen kanporaketan, izan ere, Venezuela (bere nazionalitate bikoitzari esker Munduko Txapelketa honetan herrialde horrekin lehaitzen da) konbinatu bezala sailkapen taulako beheko postuetan dago. Horrek lehen txanda horretan surflari handiekin gurutzatzera behartu zuen. Keoni errepeskara erori zen, baina gaur, El Picon, erakutsi du gaztea izan arren, kalitatez eta boterez beteriko surfing bat duela. Eguneko bere lehen olatuari 8.17 puntu eman dizkiote, eta horrek gero lortutako 7.17arekin batera, pasea eman dio. Isauro Elizondo panamarra izan da bigarren (9.83) eta Suhyun Im korearra (3.63) eta Tomas Zajacek eslovakiarra (1.60) Munduko Txapelketatik at geratu dira.

Janire Gonzalez-Etxabarrik ere erakustaldi bikaina eman du El Rastrialen. Errepeskako lehen kanporaketak gipuzkoarra hobeto aurkitu du, belaunarekin izan duen lesioagatik lasaiago, eta, beraz, gusturago geratu da gaur egindako lanarekin lehiaketako lehen egunean baino. Bere bi olatu onenek 6.87 eta 6.43ko puntuazioa lortu dute (13.30) eta lidertza eman diote. Postu horri eutsi dio txandako 20 minutuetan. Pacha Luque ekuadortarra (6.70), Katrina Kruze letoniarra (2.03) eta Iryna Kostrytsya ukrainarra (1.30) gainditu ditu.

Bihar 8: 00etan (Puerto Ricoko ordua) ekingo zaio berriz lehiaketari, El Rastrialen gizonezkoen errepeskako bigarren kanporaketarekin eta El Picon emakumezkoenarekin. Kai Odriozola eta berriro ere Keoni Lasa eta Janire Gonzalez-Etxabarri izango ditugu uretan.