basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 03
uztaila
2021

Leticia Canales, Europako txapeldun

Basque Teameko surflariak Abanca Pantin Classic txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratu du eta titulua ziurtatu du horrela 

Leticia Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete du: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezko puntuak lortzea. Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria borrokatzen ziren sariagatik, baina azkenean Basque Teameko kirolariak irabazi du.

Leticiak 32ko surflarien kanporaketan hasi zuen txapelketa, Ibone Gomez, Lucia Martino eta Cristina Iglesiasi gailenduta. 16ko txandan Ariane Ochoaren atzetik egin zuen aurrera, bigarren postuan, eta Camilla Kemp eta Bianca Tye kanporatu zituen. Horrela, hurrengo kanporaketara igaro da eta titulua lortzeko puntuak poltsikoratu ditu.

Final-laurdenetan Melania Suarez izango du aurkari. Ariane Ochoa eta Garazi Sanchez bizkaitarrak eta Pauline Ado iparraldeko surflaria ere lehiatuko dira hurrengo fasean.