basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Leticia Canales

Surfa
Jatorria Sopela
Bizilekua Getxo
Jaiotza 1995-08-07
Kirola Surfa

Bio

Leticiaren arabera, bere aita eta bere ahizpa zaharrenari esker hasi zen surfean. Eurek sartu zuten Leticia eta bere ahizpa bikia, Loiola, kirol honetan. Surfean hasi izan ez balitz, seguruenik Leticia belar hockey jokalaria izango litzateke, hori baita bere bigarren pasioa eta 14 urte bete arte praktikatu zuen beste kirola. Betidanik egon da kirolari lotuta.

Eneko Acero, Hodei Collazo, Gony Zubizarreta eta beste hainbat surflari gustatu izan zaizkiola dio baina aitortzen du Aritz Aranbururenganako joera duela. “Danok aho bete hortz utzi gintuen WCTra iritsi zenean. Horrek inflexio puntua markatu zuen. Berak erakutsi zigun neguak gogorrak eta olatuak txarrak izan arren eta haizea contra eduki arren, guk ere gorengo zirkuitura heltzeko aukera bagenuela”. Chelsea Hedge, Silvana Lima, Steph Gilmore eta Caroline Marcks ere erreferente ditu.

Leticiak dio surfeatzea sentimendu bilduma bat dela, olatuak hainbat momento dituela. “Hasieran ezinegona duzue ez dakizulako nolakoa izango den, baina zutik jartzen zarenean badakizu olatu ona edo txarra hartu dozun. Eta maniobrak egiten hastean adrenalinak gora egiten du. Onena heltzen da bikain burutu duzun olatua amaitzean. Gainera surfean etengabeko harremana daukazu naturarekin eta horrek kirol hau praktikatzea esperientzia magiko bihurtzen du”.

Denboraldi zailak izan zituen belauneko arazoengatik (birritan egin zioten ebakuntza), baina azken urteak bereziki onak izan dira. “Bazen garaia urte osoa lesio barik pasatzeko eta Women’s Qualyfing Series zirkuituan erregulartasunez lehiatzeko”. Miyazakiko Munduko txapelketa hasieratik gorriz markatuta egon da bere egutegian: “Nire helburua Jokoetarako plaza lortzea da. Oso kirolari gutxi sartuko dira, akats asko zuzendu behar dira, baina ez dut ezinezkotzat jotzen”.

Leticiak 25. postuan bukatu zuen 2018ko Taharako Munduko txapelketako banakako lehia, eta Aloha Cup-a (taldekao txapelketa) irabazi zuen taldearen partaide izan zen. “Ez ginen ondo hasi eta erantzukizuna hartu nuen. Hamar minututan hiru olatu on hartu behar nituela banekien eta presio hori ederto etorri zitzaidan onenak harrapatzeko”. 2019an asko hobetu zuen eta Miyazakiko Munduko txapelketan 15. Izan zen banakako lehian.

Epe luzera, Leticia Canalesek INEFeko ikasketak amaitu nahi ditu eta surfari lotuta jarraitu nahi du. Uste du kirolak hazten direla kirolariek horiek hobetzeko parte hartzen dutenean.

Palmaresa

11
maiatza
2023
Albisteak

Elikadura zaintzearen garrantzia azpimarratu dute Leticia Canales surflariak eta Mikel Linacisoro eskalatzaileak

‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan, Basque Teameko kirolariek ohitura osasungarriei buruz hitz egin dute Bilboko Kirikiño Ikastolako ikasleekin Bilboko Kirikiño Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako neska-mutilek elikadurari eta jarduera fisikoari buruz modu atseginean hitz egiteko aukera izan dute Leticia Canales surflariarekin eta Mikel Linacisoro eskalatzailearekin, Basque Team Fundazioaren beka duten kirolariekin. Haurrek gaur egun duten bizimodu […]

08
apirila
2022
Surfa

Leticia Canalesek ezin izan du 32 onenen txanda gainditu Caparica Surf Fest txapelketan

Leticia Canales Basque Teameko kirolaria Maud Le Car eta Pauline Ado frantziarren eta Ainhoa Leiceaga Iparraldeko surflariaren aurka erori da. Laurak izan dira eguneko txanda zirraragarrienetako eta liskartsuenetako baten protagonistak. Azken minutuetan erabaki da norgehiagoka. Leticia serieko lehen eta bigarren postuetan egon da denbora batez, baina Canalesek eta Leiceagak zalantzan jarri dituzten azken balorazioek Adori […]

07
apirila
2022
Surfa

Leticia Canales Basque Teameko surflaria 32 onenen kanporaketara pasa da Caparica Surf Festen

Basque Teameko beka jasotzen duen Leticia Canales surflariak 48 surflari onenen kanporaketa gainditu du. Gizonezkoen lehiaketa amaitu ondoren, emakumeek hartu dute lekukoa Portugalgo Praia do Paraison, eta Sopelako kirolariari uretan sartzea egokitu zaio bosgarren txandan. Maelys Jouault eta Nahia Milhau frantziarren eta Carolina Santos portugaldarraren aurka jokatu behar izan du. Hasieratik oso ondo kokatu da, […]

03
uztaila
2021
Surfa

Leticia Canales, Europako txapeldun

Basque Teameko surflariak Abanca Pantin Classic txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratu du eta titulua ziurtatu du horrela  Leticia Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete du: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezko puntuak lortzea. Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria borrokatzen ziren sariagatik, baina azkenean Basque Teameko […]

16
apirila
2021
Surfa

Leticia Canalesek surfa egitera gonbidatzen gaitu Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Ausolan elkarteak, taldeentzako sukaldaritza egiten duen enpresak, eta Basque Team Fundazioak, goi mailako euskal kirol minoritarioa sustatzen duen erakundeak, ‘Aktiba zaitez’ izeneko kanpaina bat jarriko dute abian, haurtzarotik bizimodu osasungarriaeta jarduera fisikoa bultzatzeko. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan garatuko da Euskadiko ikastetxeetako jantokietan. Bazkalorduko aisialdia aprobetxatuz, proiektuak “ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta kirol desberdinak […]

13
martxoa
2020
Albisteak

Basque Teameko Leticia Canales surflariak hirugarren postu historikoa lortu du Sydney Surf Pro txapelketan

Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu munduko zerrendan postuak igotzeko. Denboraldi honetan Australian orain arte egindako lehiaketak ez dira emankorrak izan gure surflarientzat, baina gogotsu saiatzen denak lortu egiten du, eta hori gertatu zaio Leticia Canalesi. Sopelako surflaria fisikoki ezin hobeto dago, eta emaitzak goiz edo berandu iritsi behar ziren. Manly Beachen izan da, […]