basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskubaloia 31
martxoa
2016

Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria Basque Teamek maila altuko kirolarientzat duen beka programan sartu da

Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalariak eta Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, gaur goizean sinatu dute beka. Horrela, Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko Jorge Dueñas hautatzailearen deialdian egoteko aukera asko dituen Barakaldoko jokalaria maila goreneko euskal kirola sustatzen duen programan sartuko da.

Ainhoa Hernandez (Barakaldo, 1994) estatuko selekziotik deitutako Zuazo Barakaldo taldeko lehen jokalaria da. 19 aldiz deitu diote Espainiako selekziotik, lehenengoa 2013ko Mediterraneoko Jokoetarako. Euskarri moduan jokatzen duen bizkaitarrak 120 gol sartu zituen ligan joan den denboraldian, eta txapelketa bosgarren postuan amaitu zuen taldean, Zuazon, zutabeetako bat da.