eskubaloia albisteak





abendua
2021 Eskubaloia
Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberriaren selekzioak laugarren postuan amaitu du Munduko Txapelketa
Espainiak 35-28 galdu du Danimarkaren aurka brontzearen borrokan Konbinatuak, Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria Basque Teameko bekadunekin eta Imanol Alvarez bigarren entrenatzailearekin, ez du lortu hainbeste desiratutako saria, nahiz eta Munduko txapelketa osoan ibilbide nabarmena izan. Espainiak porrotik gabe amaitu zuen multzoen fasea eta final-laurdenetan Alemania hartu zuen mendean. Gauzak oso ondo zihoazen Tokioko Jokoetatik […]
Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea borobiltzen duela adierazi du
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Basque Teameko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan. Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea nabarmendu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du. Eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria […]
Julen Aginagaldek beste ukitu bat eman dio bere palmaresari brontze olinpikoarekin
Basque Teameko eskubaloi jokalariaren taldeak 33-31 irabazi dio Egiptori Gaur Egiptoren aurka lortutakoa Espainiako laugarren brontzezko domina da eskubaloian Atlanta 96, Sidney 2000 eta Beijing 2008koen atzetik. Hala ere, lehen domina olinpikoa da Julen Aginagalderentzat. Irungoak diploma bat zuen Londreseko 2012ko jokoetan, urrea eta brontzea Munduko Txapelketetan, eta bi urre, zilar bat eta brontze bat […]
Julen Aginagalde Basque Teameko eskubaloi jokalaria finalerdietarako sailkatu da Tokioko Jokoetan
Azken unean erabaki den partida batean Espainiak 33-34 irabazi dio Suediari final laurdenetan Ez da batere erraza izaten ari toki bat egitea eta Tokioko Jokoetan gizonezkoen eskubaloi txapelketan bidea irekitzen jarraitzea. Julen Aginagalderen taldeak kanporaketak gainditzeko txartelak inoiz baino garestiago daudela erakusten du. Multzoen faseko lehen partidan, Espainiak Alemaniari irabazi zion 28 eta 27, bigarren […]
Ainhoa Hernandez Basque Teameko eskubaloi jokalariak ezin izan du Tokioko Jokoetako multzoen fasea gainditu
Ainhoa Hernandez Basque Team fundazioaren beka jaso duen eskubaloiko jokalariak podiumetik gertu egon nahi zuen, baita dominaren bat lortu ere, Basque Team Zentroan esan zigunez, Tokioko Jokoak hasi baino aste batzuk lehenago. Zenbait arrazoik pentsarazten zuten dominak lortzeko borroka posible izan zitekeela. Agian indartsuena da Japonian jokatutako azken Munduko Txapelketan Carlos Viverren taldeak zilarrezko domina […]
Espainiak, Ainhoa Hernandez Basque Teameko bekadunarekin, Tokioko Jokoetarako txartela lortu du
Carlos Viverren taldeak Suediaren aurka jokatutako partida berdindu zuen eta Argentinaren aurka irabazi du gaur (31-16) Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria bere bigarren Jokoetara joan daiteke (2016ko Rion izan zen) Japoniako hitzordurako azken deialdian sartzen bada. Ohikoa da Carlos Viverren deialdietan, eta hori dela eta, litekeena da hitzordu handian ere hala gertatzea. Espainiak nazioarteko txapelketa nagusirako […]
abendua
2019 Eskubaloia
Ainhoa Hernandez, Maitane Etxeberria eta Mercedes Castellanos Basque Teameko bekadunek zilarra lortu dute Japoniako Munduko Txapelketan
Herbehereekin gol batengatik galdu ostean (29-30) iritsi da domina, amaierarako sei segundo falta zirenean Carlos Viverrek zuzentzen duen taldea motibatuta eta erritmoa ezartzeko prest atera da kantxara. Markagailuan aurretik joan dira bederatzina berdindu arte, eta ondoren oreka izan da nagusi, atsedenaldira 13-16ko emaitzarekin helduta. Bigarren zatian, Holandako selekzioa markagailuan 5 goleko aldearekin aurretik jarri eta […]
Ainhoa Hernandezen eta Maitane Etxeberriaren selekzioak urrea jantzi du Mediterraneoko Jokoetan
Basque Teameko Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria eskubaloi jokalarien konbinatuak defentsak partida bikaina egin du eta horrela Montenegro izarrak geldiarazi ditu Mediterraneoko Jokoetako finalean 27 eta 23 nagusitzeko eta urrezko domina irabazteko. Balentria errepikatu dute, 2005ean Almeriako Jokoetan ere urrea poltsikoratu baitzuten. Emozioz beteriko garaipena izan da gaurkoa Ivet Musons hegalekoari eskaini diotelako. Ivet asteazkeneko […]
martxoa
2016 Eskubaloia
Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria Basque Teamek maila altuko kirolarientzat duen beka programan sartu da
Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalariak eta Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, gaur goizean sinatu dute beka. Horrela, Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko Jorge Dueñas hautatzailearen deialdian egoteko aukera asko dituen Barakaldoko jokalaria maila goreneko euskal kirola sustatzen duen programan sartuko da. Ainhoa Hernandez (Barakaldo, 1994) estatuko selekziotik deitutako Zuazo Barakaldo taldeko lehen jokalaria da. 19 aldiz […]
Eli Pinedo eta Ana Temprano Munduko Txapelketa atarian
Bera Bera eskubaloi taldeko Eli Pinedo eta Ana Temprano Espainiako selekzioko deialdian sartu dituzte Torneo Internacional España txapelketan jokatzeko (azaroak 27-29). Basque Teamek babesten duen taldea da Bera Bera, eta bi jokalariok norbanako moduan ere babesten ditu. 18 jokalarik osatutako deialdi horretatik hestekatuko da Danimarkan jokatuko den Munduko Txapelketarako azken 16ko zerrenda; abenduaren 5etik 20ra […]