basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 30
azaroa
2018

“Profesional bilakatzen ari zarela sentitzeak konfiantza ematen dizu”

Garazi Sanchez surflariak aurten lehen aldiz lortu du Basque Teamen beka. Europako zerrendan hirugarren postuan zegoen baina lesio bategatik ezin izan zuen esperotako errendimendua izan Munduko txapelketan. Bizkaitarrarekin egon gara eta denboraldiaren balantzea egin digu.

“Kirolari guztien amets txarrena lesionatuta egotea izan daiteke eta niretzako urteko momenturik txarrenean izan zen niretzako Mundiala eta parte horretatik apur bat tristea izan zen baina kirolari guztiek dituzten faseak dira eta horri aurre egiteko modua positiboki pentsatzea da. Zeozer ikasiko dudala pentsatu nahi dut”.

“Aurten izan da denboraldi osoa egingo nuen lehen urtea. Esperientzia oso ona izan da. Profesional bilakatzen ari zarela sentitzeak konfiantza ematen dizu. Txandei aurre egiteko modua aldatzen da eta uste dut askoz gehiago disfrutatzen duzula txapelketetatik eta kirolari izatetik”.

2019ko Munduko txapelketan lehen plazak banatzen hasiko dira eta surflarientzat gorriz markatutako hitzordua izango da hori.

“Epe laburrean garrantzitsuena nire lesioa gainditzea da, baina espero dut urteko momentu onenean ailegatzea. Guztiok urduri gaude lehen aldiz sailkatuko delako norbait Olinpiar Jokoetarako. Guretzako hori berria eta oso polita da, beraz, nire maila eman ahal izatea eta plaza lortzea espero dut”.

Surfa olinpiar programan sartzeak kirola nolabait profesionalizatu duela uste du Garazik.

Lehen txapelketetan aritzen zirenak free surferrak zirela eta orain kirolariak garela uste dut. Beste kiroletatik jende asko etorri da: fisioak, entrenatzaileak, eta horrek kirolean pauso bat ematea ahalbidetu du. Surflaria izatea eta zure kirola mundu mailan aitzindaria izatea harro egoteko modukoa da. Kirola hezkuntza eta kulturarekin lotuta dago. Neskek posiblea dela ikusiko dute eta bai emakumeentzat bai gizonentzat ona izango da.

Basque Team Fundazioak urte honetan eman dion laguntza oso garrantzitsua izan dela aitortzen du Sanchezek.

Zoritxarrez dirua da mugatzen gaituena eta muga hori laguntzen kentzea oso garrantzitsua da, eta beste alde batetik lesio batekin sentitu ahal duzun laguntza eta hainbat gauzarekin eman ahal dizueten orientazioa. Bakarkako kiroletan zaila da erabakia hartzea eta norbait aditua bada zerbaitetan, haien laguntza izatea oso gauza garrantzitsua da zure karrerarako.