basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 27
iraila
2019

Samuel Hernanz Seuko Munduko txapelketako finalerdietara igaro da

Taldeka lortutako urrezko dominaren ondoren, Samuel Hernanzek Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdia jokatzeko pase zuzena eskuratu du K1ean. Samuelek ez du arriskatu hurrengo faserako txartela ziurtatu ahal izateko, eta horrek abiadura kendu dio bere jaitsierari. Zuhurra izan da eta ez du arriskatu eta horregatik ez da ahal bezain azkarra izan, baina ez du zigorrik jaso. Apur bat sufritu behar izan du eta beste piraguisten jaitsieren zain egon, hurrengo errondara pasako zen ala ez jakiteko, baina azkenean 27. izan da eta zuzenean finalerdietarako sailkapena erdietsi du, jardunaldiko bigarren txanda jokatu barik.