basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Santacana Pyeongchang 2018 plata
Eskia 14
martxoa
2018

Santacanak zazpigarren postuan bukatu du Pyeongchangeko erraldoia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak eta bere gidaria den Miguel Galindok zazpigarren postuan bukatu dute Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen erraldoia, urrea irabazi duten Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrengandik ia hamar segundora. Lehen txandan seigarren tokian amaitu dute 1:10.43 denbora eginda, italiarrengandik 5.31era.

Bigarren txandan apur bat hobetu zuten denbora (1:09.91) bain zazpigarren amaitu zuten eta ez zuten aukerarik izan dominengatik borrokatzeko.

Urrea Bertagnolli eta Casal italiarrek bereganatu zuten, zilarra Jakub Kranko eta Branislav Brozman eslovakiarrek eta brontzea Mac Marcoux eta Jack Leitch kanadiarrek.

Jon santacanak eta Miguel Galindok lau proba jokatu dituzte jada Joko hauetan. Super-konbinatuan zilarra eskuratu zuten eta jaitsieran eta super-erraldoian laugarren izan ziren.

Azken proba eslaloma izango da, martxoaren 17an.

Gaurko probaren ostean Jonek aitortu du gaurkoa orain arteko emaitza txarrena izan dela aurkariak oso fin ibili direlako eta argitasun gehiegi izateak ez diolako lagundu. Dena den, adierazi du super-konbinatuan irabazitako zilarrak urduritasuna kendu diola eta lasaiago eskiatu duela.