
ekaina
2010
ALDAKETA OLINPIARRA!!!!!!!!!
Raul Mena, Cespa-Euskadi taldeko zuzendari teknikoak, UCIk Londres 2012ko Olinpiar Jokoei begira iragarritako aldaketen inguruan mintzo da
2009ko abenduaren 10ean jakinarazi zigun UCIk (Nazioarteko Txrrindularitza Batzordeak) hurrengo egitarau olinpiarrareko izango ziren aldaketak, alegia, Londres 2012rako. Kolpe latza izan zen albistea, norberaren helburutik bi urte eskasera egitarauak itzelezko aldaketa baitzekarren.
Kirolariari zalantzak azaltzen zaizkio une oro eta txirrindulari bezala birsortzea dagokion ala ez, hori etortzen zaio burura urte mordoa eman eta gero proba bat bereziki prestatzen. Beldurrezko liburu bat idazteko zalantza adina agertu ziren; Zer korrituko dut orain?, Nola sailkatu proba horretarako Munduko Kopako egitarauan ez badago?, ezinezkoa da Madison proban (Pistako historian oso garrantzitsua) desagertzea, etb luze bat.
Gaur, informazio guztia mahai gainean edukita, badakigu zertara jokatu behar dugun hemendik aurrera.
Funtsean aldaketak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdinketa dakar, dominen kopurua haunditu gabe. Nesken proba gehiago gehitu ezkero gizonezkoenak murriztu behar, oreka bat lortzeko. Honek zera ekarri du, Omnium bezalako modalitate garrantzitsu eta historikoak egitarau olinpiarretik desagertzea. Urte erdia pasa da eta aldaketara egokitzea baino ez zaigu geratu. Emaitzak ikuista gainera esan dezakegu ondo moldatu garela, arrakastatsu gainera, egoera berriari.
Londres 2012ko hitzorduaren ostean batek daki zer gertatuko den Rio 2016ra begira. Baina kontuz!, ondo egokitu izanak ez du esan nahi ados gaudenik hartutako erabakiekin eta hori selekzio gehientsuenetan gertatu da.