Xabier
Gorospe

BIO

Xabier bost urterekin hasi zen golfean jokatzen. Hasiera batean futbolarekin eta errugbiarekin uztartzen bazuen ere, gauzak serio jarri zirenean eta aukeratu behar izan zuenean ez zuen zalantzarik izan. Golfa aukeratu, eta Madrilerako bidea hartu zuen. Han Joaquin Blume erresidentzian egon da bekatuta azken lau urteetan eta golfean jokatzeaz gain, han burutu ditu batxillergoko ikasketak. Orain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua egiten ari da.
Karrera oparoa du aurretik, baina bereziki azken urteetan bere jokoak garapen izugarria izan du. Horren erakusle 2017ko Espainiako txapelketa mistoan lortutako garaipena edo 2018ko Ballena Kostako Octogonal-ean lortutakoa. Ameriketako unibertsitateetatik, Indiana edo Louisvilletik adibidez, hainbat eskaintza egin dizkiote, baina bertan geratzea eta ikasketak Europan bukatzea erabaki du, kontinente zaharrean eman nahi baitu profesionaltasunerako saltoa. Gero eta hurbilago du hori, abuztuan egingo baitu jauzia. RACEn egingo du debuta abuztuaren 1ean, abuztuaren 7an Negurin lehiatuko da, zirkuitu espainiarrean hasiko da eta udazkenean European Tourreko Qualifying Schools-ak jokatuko ditu, denborarekin zirkuitu europarrean sendotasuna lortzeko asmoz.

Jose Maria Olazabal miresten du, askotan izan da berarekin Basozabal klubean, eta askok esaten dute haren moduan bolak zulotik oso gertu uzteko abilezia baduela. Indarra dauka eta berreskuratzen bikaina da.

Gure nagusiak

Babesleak