UrkoEgea
BIO
Oso txikia nintzela elurretara joaten hasi nintzen eta 16 urterekin ekin nion snowboardari. 26 urterekin moto istripu bat izan nuen eta urte bat eman behar izan nuen ospitalean. Hanka ebakitzeko erabakia hartu behar izan genuen et ahorren ondoren sendatze prozesua asko zaildu zen infekzio bat izan zela eta. Guztiz osatzeko beste bi urte gehiago behar izan nituen.
Denbora tarte horretan elurra barriro ikusi ahal izatea izan zen nire pizgarria. Ospitaleko gelan snowboard-eko argazkiak nituen, eta kirol hori berriz egiteko bideoak eta informazioa bilatzen nuen. Osasun arazoak gainditu ondoren, lana aurkitu nuen eta normaltasunera itzuli nintzen. Snowboardean aritzeko gogoak hor jarraitzen zuen. Lagun batek Frantziako ortopedia bati buruz egin zidan berba eta protesi bat egin nuen elurretara joan ahal izateko.
Ortopedian esan zidaten Parasnowboardeko Europako Kopa egingo zutela. Nire burua ondo ikusten nuen, eta azkenean joan nintzen. Orcieres-en, Frantzian, izan zen 2011ko otsailean. Esperientzia paregabea izan zen eta hainbat lekutako jendea ezagutu nuen. Bi egunetan jokatu zen txapelketa eta 25 rider-ek parte hartu zuten bertan. Lehen egunean 15. postuan bukatu nuen eta 11. bigarrenean.
Orokorrean leku horietan mugitu izan naiz beti. Frantziako 2011ko txapelketa haretan nire kabuz hartu nuen parte. 2012an Kanadara joateko babeslea lortu nuen, urte horretan jokatzen ziren Munduko Kopako bi probetan parte hartzeko. Hurrengo urtean ostatua eta forfaita eskaini zidaten Aran bailarako Neguko Kirolen Zentroan, entrenatzailerik lortu ezin izan banuen ere. Sochiko Neguko Jokoetan 17. postua lortu nuen Snowboard Crosseko proban.
Gure nagusiak
Babesleak