Richard
Oribe (enbaxadorea)

BIO

Donostian jaio zen 1974ko otsailaren 22an. Estatuan zein nazioartean palmares handiena duen garun-paralisi igerilaria da.

Azpimarratzekoa da sei Paralinpiar Jokotan parte hartu zuela: Bartzelona 92, Atlanta 96, Sydney 2000, Atenas 2004, Beijing 2008 eta Londres 2012.

Paralinpiar Jokoetan 16 domina lortu ditu; 8 urre, 6 plata eta 2 brontze; beraz, munduko palmaresik onena du garun paralisia duten igerilarien artean.

Gainera, 6 Munduko txapelketatan parte hartu du, 22 domina lortuz; 12 Oros, 7 plata eta 3 brontze. 48 aldiz gainditu ditu munduko errekor ezberdinak estilo libreko 50, 100, 200 eta 400 metrotan.

Parte hartu duen Europako 7 txapelketetan 28 domina lortu ditu: 22 urre eta 6 plata.

Guztira 140 domina lortu ditu nazioarteko lehiaketetan.

Bere kirol ibilbide emankorra alde batera utzita, Richard Oribe bere giza kalitateagatik nabarmentzen da, honegatik sari ugari jaso dituelarik:

2007an, Donostiako Udalak herritarren merezimenduaren domina eman zion.
2009an jaun ospetsu titulua eta kirol-merezimenduaren urrezko domina eman zitzaizkion.
2011n, Lausannen, Suitzan, “Joko garbiaren” ibilbideari saria eman zitzaion.
2011n, Ramon Rubial fundazioak euskal kirolariari oneraren saria eman zion.
2018an Urrezko tanborra eman zioten.
Gainera, erakundeek eta prentsak hainbat sari eta aintzatespen eman dizkiote euskal eta gipuzkoar kirolari onenari.

Richardek atletismoa, txirrindularitza eta futbola bezalako kirolak egin ditu, eta prentsa, irrati eta telebista bidez erregulartasunez jarraitzen ditu diziplina gehientsuenak.

Bere kirol idoloen artean daude Realeko futbol taldea, Bera Berako emakumezkoen eskubaloi taldea, Bardulia IKT taldeko eta Bidasoa XXI taldeko igerilariak, Mireia Belmonte eta Michael Phelps igerilari ospetsuak, eta Valentino Rossi eta Dani Pedrosa moto gidariak.

Bere zaletasunen artean musika ere badago. Bere musika gogokoenaren artean Michael Telo “ai se eu pego”, El Dj David Guetta, Danza Kuduro, Juan Magan eta Pittbull nabarmentzen dira eta batzuetan entrenamenduan motibatzeko erabiltzen ditu. Informatika zalea ere bada, bere entrenamenduen kontrol zorrotza darama ordenagailuz, eta Interneten nabigatzea gustatzen zaio.

Goi mailako kirolean aritzen zenean, Richardek 2 eta 6 ordu bitartean entrenatzen zuen egunero, denboraldiaren unearen arabera, gimnasio eta igerileku saioak eginez. Richardek astean sei edo zazpi egunetan entrenatzen zuen, eta 15 saio ere egitera heldu zen (12 igerilekuan eta 3 eta 5 gimnasioan). 1998 – 1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkartean entrenatu zuen Javier de Aymerichen zuzendaritzapean. Gaur egun klubari lotuta jarraitzen du, orain haurrei eskolak ematen.