NereaAgirre
BIO
Nerea zortzi urtekin hasi zen errugbian. Aitak jokatzen zuen, nebak ere bai, eta hortik sortu zitzaion zaletasuna. Proba eskatu zuen, eta hortik aurrera kirol honetaz maitemindu zen. Zortzi urte zituenetik 16 urte izan arte mutilekin jokatu zuen eta hortik aurrera nesken senior taldean sartu zen. Nesken taldearekin birritan geratu zen bigarren Erreginaren Kopan eta beste behin bigarren Europako ligan.
Kirol eta Jarduera Fisikoaren zientziak ikasi ditu eta lagunekin egotea, hondartzan paseatzen ibiltzea eta beste kirol batzuk praktikatzea gustatzen zaio.
Bere klubarekin, Getxo Rugbyrekin, 18 urte daramatza. Zazpiko errugbiko estatuko selekzioarekin urte bete egin ondoren, Nereari ebakuntza egin zioten ezker sorbaldan 2017ko urrian. Lesioagatik bajan dago baina urrian emango diote alta. Dena den, apurka-apurka 2018-2019 denboraldia prestatzen ari da dagoeneko.
Etorkizunera begira, World Serieetako lehen jardunaldia 2018ko urriaren 20-21 jokatuko duen taldean berriz egoteko prestatzen ari da Nerea, baita 2020ko Tokioko Jokoetan parte hartzeko ere.
Gure nagusiak
Babesleak