MarkelAlberdi
BIO
Txikitan, edozein umek bezala, hainbat kiroletan jardun nuen jolasean. Beti kirol artean nenbilen, baina egia esan, betiko kiroletan eskasa nintzen. Igerilekuan sartuta egon naiz beti, Urbateko ikastaroetatik hasi eta pixkanaka goraka joanda. Anbiente politak eta hobetzeko grinak mantendu nau lanean, baina inoiz ez da obsesio bat izan. Nibela igotzen joan ahala, pauso batzuk eman behar izan ditut ikasketekin bateratu ahal izateko. Karrera hasi nuenean Donostira joan nintzen eta bertan salto nabarmen bat eman nuen; horrek hobetzen jarraitzeko gogo gehiago eman zidan. Horrexegatik, gaur Madrilen nago bertako Blume CAR-ean beste salto baten bila.