María
López de Eguílaz

BIO

7 urte nituelarik Real Club Jolasetan hockey zelai berri bat eraiki zuten eta harreta piztu zidan. Neure kabuz eman nuen izena eskolan. Jokalaria nintzen hasieran, gustuko nuen golak sartzea eta nahiko txukun aritzen nintzen. Baina 12 urte betetzear nengoela, eta Espainiako Txapelketa jokatu baino lau egun lehenago gure taldeko atezainak min hartu zuen eta neu jarri ninduten haren lekuan. Judoa, futbola, tenisa, mutilekin patinetako hockeya, hipika,… denetarik egiten nuen garai hartan eta izango zuen horrek zerikusirik erabakian. Bada Espainiako laugarren izan ginen. Hilabete gutxira, berriz, Espainiako 16 urtez azpiko selekzioko deialdian sartu nintzen. Handik aurrera hockeyan zentratu nintzen, eta 16 urte nituela Madrilgo Blumera joan nintzen bizitzera. Beheko kategorietan Europako 7 Txapelketa jokatu nituen eta 21 urtez azpikoen Munduko Txapelketa ere bai, eta 20 urte nituela deitu ninduten lehen aldiz selekzio nagusirako. 2005ean Real Sociedad taldera joan nintzen, eta han ari naiz harrez gero, paréntesis txiki bat salbu: 2012an Herbeheretara jo nuen, munduko ligarik onenean jokatzeko. Pribilejiatua naiz, lehiaketa onenetan parte hartu bait dut eta munduan barrena asko bidaiatu, esaterako Beijingo Olinpiar Jokoetara. Hori guztia unibertsitate ikasketekin eta entrenatzaile gisan egiten dudan lanarekin uztartzen dut.