Maialen
Axpe

BIO

Maialen Axpe atletismoaren munduan murgilduta dago gaztetxoa zenetik. Kirolari arrasatearrak zenbait disziplinan parte hartu ostean pertika jauzian espezializatuta dago, eta ordutik hartara bideratuak ditu bere esfortzuak.

Axpek herrian bertan egin zituen lehendabiziko urteak, 2008an eta 2009an Arrasateko Atletismo Taldean aritu zelarik. Datorren sasoian Donostiarako jauzia egin zuen, ordutik aurrera Atletico San Sebastianen taldean aritu zelarik.

Behin Francisco Javier Hernandez entrenatzailearen gidaritzapean, emaitza onak pilatzen hasi zen Axpe. Aire libreko Espainiako txapeldun izan zen 2010ean, datorren bi urteetan 20 urtez azpiko mailan titulu bera eskuratuz. Halaber, 2012an pista estaliko garaipena ere eskuratu zuen. Urte horietan lasterka ere aritu zen Axpe, esaterako, 100 metro hesidunetan parte hartuz.

Hurrengo hiru urteetan (2013, 2014, 2015) garaipen berak eskuratu zituen pista estalian, eta Espainiako txapeldun izatea lortu zuen aire librean (2014). Behin maila absolutura igarota, arrasatearrak pista estaliko garaipena lortu zuen 2019an.

Nazioarteko txapelketei dagokionez, Axpek 19 urterekin egin zuen estreinaldia Munduko Txapelketa batean. 20 urtez azpikoen mailan izan zen, Bartzelonan, eta hark zabaldu zuen geroko hitzorduetarako atea.

Hala, 23 urtez azpikoen mailan Europako eta Mediterraneoko Txapelketetan aritu zen 2013, 2014 eta 2015 urteetan, eta absolutuen artean Europako Txapelketetan aritu da Berlinen (2018) eta Glasgown (2019), eta baita Mediterranear Jokoetan (Tarragona, 2018) ere. Iberoamerikar Jokoetan, berriz, Trujillon (Peru) zilarrezko domina eskuratu zuen.