Lucía
García

BIO

Gurutzetan jaio zen, erditze anizkoitz batean, eta Oviedo Modernotik etorri zen Athleticera 2016an. Asturiasko Pola del Pino herri txiki batean hazi zen, Oviedotik 52 kilometro hego-ekialdera. Txikitatik maitemindu zen baloiarekin eta autodidakta izan zen bere hiru anaiei ez zaielako kirola gustatzen. Baloia hormaren kontra jaurtiz jokatzen zuen, 14 urterekin irakasle batek Oviedo Modernoarekin proba bat egiteko esan zion arte.

Oso aurrealde azkarra da, bere erritmo aldaketa esprinter batena da. Zelaian izaera bizia du, eta benetako amesgaizto bihur daiteke defentsentzat. Aukera handia ematen du, beti, haustura-desmarkean. Lau denboraldi egin ditu Bilboko taldean, ligan 90 partida jokatuta eta 31 gol sartuta. Kopan 8 partida jokatu ditu eta 4 gol egin ditu. UEFAn Women ‘s Champions Leaguen bi neurketa jokatu ditu.

2018an egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin, Zipreko Kopan, baina urtebete geroago lortu zuen bere arrakasta handiena, 2019ko Frantziako Munduko Txapelketako sentsazio handia izan baitzen, Hegoafrikaren aurkako debuta eginez gol bat sartuta gainera. Munduko txapelketa horretan final zortzirenetaraino heldu zen selekioarekin (12. postua). Internazionalak 2022ko ekainera arte luzatu du Athleticekin zuen kontratua.Gurutzetan jaio zen, erditze anizkoitz batean, eta Oviedo Modernotik etorri zen Athleticera 2016an. Asturiasko Pola del Pino herri txiki batean hazi zen, Oviedotik 52 kilometro hego-ekialdera. Txikitatik maitemindu zen baloiarekin eta autodidakta izan zen bere hiru anaiei ez zaielako kirola gustatzen. Baloia hormaren kontra jaurtiz jokatzen zuen, 14 urterekin irakasle batek Oviedo Modernoarekin proba bat egiteko esan zion arte.

Oso aurrealde azkarra da, bere erritmo aldaketa esprinter batena da. Zelaian izaera bizia du, eta benetako amesgaizto bihur daiteke defentsentzat. Aukera handia ematen du, beti, haustura-desmarkean. Lau denboraldi egin ditu Bilboko taldean, ligan 90 partida jokatuta eta 31 gol sartuta. Kopan 8 partida jokatu ditu eta 4 gol egin ditu. UEFAn Women ‘s Champions Leaguen bi neurketa jokatu ditu.

2018an egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin, Zipreko Kopan, baina urtebete geroago lortu zuen bere arrakasta handiena, 2019ko Frantziako Munduko Txapelketako sentsazio handia izan baitzen, Hegoafrikaren aurkako debuta eginez gol bat sartuta gainera. Munduko txapelketa horretan final zortzirenetaraino heldu zen selekioarekin (12. postua). Internazionalak 2022ko ekainera arte luzatu du Athleticekin zuen kontratua.