LideErbina
BIO
Etxeko aurrekariei so, Lide Erbinak errugbira bideratu behar zituen oinak nahitaez. Ahizpak eta anaiak nahiz gurasoek kirol horrekin halako lotura izanda, modu naturalean eman zuen urratsa. Nolanahi ere, lehendabiziko kirol saioak saskibaloian egin zituen, harik eta errugbira igarotzera erabaki zuen arte.
2016. urtean izan zen hori. Herriko taldean hasi zuen bere ibilbidea, Ordizia Errugbi Elkartean, eta han aritu zen lehendabiziko bi denboraldietan. Gipuzkoako taldean eskainitako maila onak Espainiako selekzioarekin aritzeko aukera zabaldu zion lehendabizi. Gerora, bere ibilbidean erabaki bat hartu eta Cisneros taldearekin jokaten hasi zen 2018. urtean, non bere ahizpa Amaiarekin talde berean aritzen den ordutik.
Hain justu, Erbinak urte hartantxe egin zuen selekzioarekin estreinakoa, eta Europako txapelketan garaipena lortu zuen. Ez hori bakarrik; hurrengo urtean jokatutako txapelketan ere urrea eskuratu zuen, eta Munduko Serietan lehen aldiz aritzea ere lortu zuen, debutari onenaren izendapena jaso zuelarik.Etxeko aurrekariei so, Lide Erbinak errugbira bideratu behar zituen oinak nahitaez. Ahizpak eta anaiak nahiz gurasoek kirol horrekin halako lotura izanda, modu naturalean eman zuen urratsa. Nolanahi ere, lehendabiziko kirol saioak saskibaloian egin zituen, harik eta errugbira igarotzera erabaki zuen arte.
2016. urtean izan zen hori. Herriko taldean hasi zuen bere ibilbidea, Ordizia Errugbi Elkartean, eta han aritu zen lehendabiziko bi denboraldietan. Gipuzkoako taldean eskainitako maila onak Espainiako selekzioarekin aritzeko aukera zabaldu zion lehendabizi. Gerora, bere ibilbidean erabaki bat hartu eta Cisneros taldearekin jokaten hasi zen 2018. urtean, non bere ahizpa Amaiarekin talde berean aritzen den ordutik.
Hain justu, Erbinak urte hartantxe egin zuen selekzioarekin estreinakoa, eta Europako txapelketan garaipena lortu zuen. Ez hori bakarrik; hurrengo urtean jokatutako txapelketan ere urrea eskuratu zuen, eta Munduko Serietan lehen aldiz aritzea ere lortu zuen, debutari onenaren izendapena jaso zuelarik.