Jon
Santacana

BIO

Haurtzarotik ikusmenean minusbaliotasuna izateak, ez ninduen kiroletik aldendu. Nire aitak lagunduta hasi nintzen eskiatzen eta horretarako nuen gaitasuna ikusi zutenean, lehiaketetara egin nuen salto, eta oraingoz zortzi domina lortu ditut lau Olinpiar Jokotan. Miguel Galindo Garces da nire gidaria. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak antolatutako Munduko Txapelketetan eta Munduko Kopetan hartu dut parte. 2000. urtean Anzerw-en (Suitza) antolatutako Munduko Txapelketan urrea erdietsi nuen eta bi zilar 2009an Kanwoland-en (Hego Korea) antolatutakoan. Salt Lake City 2002ko Paralinpiar Jokoetan, Torino 2006ko Paralinpiar Jokoetan eta Vancouver 2010eko Paralinpiar Jokoetan ere aritu nintzen, Salt Lake Cityn urre bat eta bi brontze eta Vancouver-en urre bat eta bi zilar lortuta. 2011n Sestrier-en(Italia) jokatutako Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu nuen jaitsieran eta eslalonean, eta urrezko domina super erraldoian, super konbinatuan, eta eslalon erraldoian. 2013. Urtean hiru urre eskuratu nituen Galindorekin batera jaitsieran, super erraldoian eta eslalon erraldoian Molinan jokatutako Munduko Txapelketan. 2014ko Sotxiko Paralinpiar Jokoetarako sei hilabete falta zirenean, Akilesen orpazurda hautsi nuen elurretatik at prestaketa fisikoak egiten nenbilenean. Dena den, horrek ez ninduen lehiaketatik urrundu; kontrakoa, lesioa pizgarri bihurtu zen niretzat. Ebakuntza baten eta errehabilitazio bizi eta gogorraren ondoren, lau hilabete geroago eskiak jantzi nituen berriro. Eta Sotxiko lehen jardunaldian urrezko domina lortu nuen jaitsieran.