Irantzu
García

BIO

Irantzu Garciak urte asko pasa ditu Gasteizen, baina Zornotzan (Bizkaia) jaio zen. Gaur egun Getxon bizi da. Gaztea izan arren, curriculum inbidiagarria du, bai kirol arloan, bai profesional mailan, izotz-pistetatik kanpo. Nahiz eta oso txikitatik hasi ezaguna ez den curling kirola praktikatzen, beti argi izan zuen ez zituela ikasketak alboratuko. Era berean, ez ditu alde batera utzi lehiaketetan eta horietatik kanpo erakusten dituen sakrifizio-, ahalegin-, eskuzabaltasun- eta umiltasun-balioak. Medikuntza ikasketak egin zituen, lehen sorospenetako eta ingeleseko eskolak eman ditu eta Gurutze Gorrian eta 2018ko Pyeongchangeko Joko Paralinpikoetan boluntarioa izan da.

6-7 urterekin izotz gaineko patinajea egiten hasi zen, baina 2003an Gasteizko Iparpolo Klubean curling-era pasa zen. “Ia memoria dudanetik jokatzen dut curling-ean, beti gustatu izan zaizkit izotz-kirolak, gurasoek probatzeko aukera eman zidatenean, izugarri gustatu zitzaidan, eta gaur arte”.

Bere lehen domina 14 urterekin lortu zuen, emakumezkoen Espainiako curling txapelketan brontzea eskuratuz. Hasieran, selekzioko txapelketa mistoentzako bere bikotea Sergio Vez lehengusua zen, baina 2015etik bere anaia Gontzal Garciarekin osatu zuen bikotea.

16 domina baino gehiago lortu ditu emakumeen, bikote mistoen eta bikote bikoitz mistoen Espainiako txapelketetan. 2007an egin zuen debuta nazioartean, Tårnbyko (Danimarka) junior mailako Europako Txapelketan. Bere debuta selekzio absolutuarekin 2008ko Europako curling txapelketan egin zuen, Örnsköldsviken (Suedia). Lehen aldiz Curlingeko Munduko Txapelketa jokatu zuen 2010ean Viërmakin (Finlandia), non laugarren amaitu zuen. Cheliábinsken (Errusia) jokatu zen 2010eko Curling Mistoko Munduko Txapelketan ere laugarren postua lortu zuen. Europako Karlstadt Txapelketan (Suedia), Espainia eta Letoniako selekzioek jokatu zuten txapelketaren ondoren, estatu mailan nazioarteko 100 partidetara iritsi zen lehen curling jokalaria izan zen Irantzu.
2014ko Curling mistoko Munduko Txapelketan, Dumfriesen, brontzezko domina lortu zuen bere lehengusu Sergiorekin batera. 2017an Lethbridgeko (Kanada) Munduko Txapelketa Mistoan lehiatu zen bere anaia Gontzalekin batera. Bikote bezala hobetu zuten, baina, zoritxarrez, final-zortzirenetan galdu zuten, 2018ko PyeongChangeko (Korea) JJOOra sailkatzea lortu ez zutelarik.

Urte horretan bertan, Irantzu World Curling Tour bat irabazi zuen estatuko lehen pertsona izan zen, Herbehereetako Dutch Masters Mixed Doubles saria lortuta.

2019an erabateko apustua egin zuen Irantzuk curling-aren alde. Stirlingera (Eskozia) bizitzera joatea erabaki zuen, kirol honen sorlekura, eboluzionatzen jarraitzeko; izan ere, gureak, neguko kiroletan tradizioa duen herrialdea ez denez, ez dizkio eskaintzan ikasten eta hobetzen jarraitzeko behar diren azpiegiturak eta zerbitzuak.

Orain parentesi txiki bat egin du medikuntzan bere ibilbideari ekiteko, baina Beijingen 2022an jokatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko ametsetan jarraitzen du.

Gure nagusiak

Babesleak