IllartZuazubiskar
BIO
Txikitatik txirrindularia izan nahi zuen eta 12 urterekin Abadiñoko txirrindularitza klubean (Elorriaga kirolak) korritzen hasi zen. Kadeteetan pista txirrindularitzak jakin-mina sortu zion eta modalitate horretan lehen pausoak ematen hasi zen Berrizeko belodromoan. Harrezkeroztik bi diziplinak uztartu ditu.
2012an errepideko txirrindularitzan profesionaletara pasatu zen eta pistako txirrindularitzan lehen aldiz deitu zioten estatuko selekzio absolututik. Horrek pistako txirrindularitzarekin jarraitzeko bultzatu zuen.
2015etik modalitate honekin lotura estuagoa du. Azken bi urteetan selekzio absolutuak korritu dituen txapelketa guztietan lehiatu da. Aurten pista txirrindularitzan bere nazioarte mailako lehen garaipena lortu du Astanan (Kazakhstan) jokatu dituzten UCIko Silk Way Serieetan. Abadiñoko kirolariak urrea irabazi zuen scratch proban eta gainera podiumeko hirugarren tokira igo zen puntuaketa proban.