Ian
Ponciano

BIO

Ian Ponciano gaztetatik hasi zen bere balioa erakusten. Zazpi urterekin hasi zen skatean, eta ordutik ibilbide bikaina egin du.

Ponciano skatera surfaren eskutik iritsi zen. Egun batean, itsaso nahasian, olatu batek arrastaka eraman zuen itsasertzeraino, eta, gertatutakoaz beldurtuta, skate ohol bat eskatu zien gurasoei. Harrezkero, ez da beragandik aldendu, eta trebezia bikaina erakutsi du, nahiz eta txikia izan.

Pixkanaka-pixkanaka, skateak Ponciano harrapatu zuen, eta, lau urte beranduago, jauzi kualitatibo handi bat eman zuen. 2018an lehen Munduko Txapelketa jokatu zuen maila absolutuan, 34. postua lortuz. Gainera, 6. izan zen Espainiako txapelketan eta Vert eta Bowl Sub-16 diziplinetan garaile izan zen. 2019an, Suedian jokatu zen junior mailako Wert Attack txapelketan brontzea lortu zuen, eta Brasilgo Sao Pauloko Munduko Txapelketan parte hartu zuen, 43. postua lortuz kategoria absolutuan.