ElaiaTorrontegi
BIO
8 urte nituela hasi nintzen taekwondoan, Plentziako Club Tigers zenean. 12 urterekin pasatu ninduten helduen saioetara. Ordurako nire osaba Herri idolotzat neukan, kirol erreferentzia zen niretzat, beraz lehiatzeko lehen aukera eman zidatenean oso natural hartu nuen: entrenatzen banuen, tapiz gainean erakusteko zen, alegia, lehiaketetan parte hartzeko. Unibertsitatea hasi eta aitite eta amamaren etxera Bilbora bizitzera joateaz batera Club Gimnastico Bilbao-ra pasatu nintzen eta bertako kide naiz geroztik, Arturo Magdaleno maisuaren altzoan. Garai hartan talde nazionalean nire kategoria berdineko bi kirolari indartsu zeuden, munduko txapeldunak biak, eta goitik beherako lan sistema zegoenez itzalean uzten ninduen horrek. Unibertsitate mailako txapelketak baliatu nituen ezagutara emateko: 2004an Munduko Unibertsitate txapelduna izan nintzen. Orduko Espainiako selekzioko hautatzaileak, Marco Carreirak, Madrilgo Blume errendimendu zentroan bizi eta entrenatu ahal izateko aukera luzatu zidan urte hartan bertan. Hamar urtetik gora egin ditut jada Blumen, pribilegiatua izan naiz denbora horretan guztian nire pasioa, nire kirola, eginez bizitu naizelako. Jabetzen naiz gure lana eta dedikazioagatik ezagutzen eta miresten gaituela jendeak, eta oso gutxik dugu ohore hori. Milesker denoi!