Bárbara
Pla

BIO

Bartzelonan jaio bazen ere, Barbara PlaK haurtzaroa eta nerabezaroa Sant Cugat del Vallésen igaro zituen. Beti kirola egin izan du, eskola adinean hasita. 16 urterekin, Pla areto futbolean hasi zen, Katalunia ordezkatuta Espainiako hainbat txapelketa jokatuz.

Horrela, Plaren eta errugbiaren arteko harreman estua ez zen unibertsitate garaietara iritsi arte hasi. Orduan eman zituen kirol honetako lehen pausoak, 2002-2003 ikasturtean. Denboraldi bat geroago, bere lehen fitxa sinatu zuen Club Esportiu INEF Barcelona taldean, unibertsitateko taldean. Orduan hasi zen 2007. urtean Getxo Rugbyra eraman zuen ibilbide arrakastatsua, eta lau urte geroago, ibilbide getxoztarra Richmond ingelesarekin uztartu zuen. Plá 2015ean itzuli zen behin betiko Getxora, eta ordutik klubaren parte izan da, bai jokalari gisa, bai entrenatzaile eta kirol zuzendari gisa.

Plak ibilbide luzea du nazioarteko lehiaketei dagokienez. 2004an debuta egin zuen Toulouseko Europako Errugbi XV Txapelketan, eta modalitate hori gaur egun arte zazpiko errugbiarekin uztartu du.

Hala ere zazpiko errugbian erdietsi du Plak lorpenik handiena selekzioarekin. Gorlizen bizi den kataluniarra Rioko Joko Olinpikoetan lehiatu zen 2016an, diploma olinpikoa lortuz kapitaina den selekzioarekin. Horrez gain, Plak sei Munduko txapelketatan parte hartu du. Europako txapeldun ere izan da, bai zazpiko errugbian baita errugbi XVean ere. Maila pertsonalean, Plá Europako Dream Teameko jokalari aukeratu dute (2007, 2008), eta Europako errugbi jokalari onena izendatu dute (2008).

Kirola eta Jarduera Fisikoen Zientzietako Lizentziatua, Kirolean Goi Errendimenduan Masterra du (C.O.E.)