AneBarandiaran
BIO
Ane Barandiaranek ia bizitza erdia darama softbolean jokatzen. Ordiziarrak orain hamalau urte ekin zion kirol horretan aritzeari, herrian bertan, eta Orioko Bate Bizkorrak taldetik Donostiako Atletico San Sebastianen egindako bidean gorengo mailara iristea lortu du. Azken talde horrek bere bidea amaitu zuenean, 2019ko udazkenean, Sant Boi taldearekin urtebetez aritzeko akordioa lortu zuen. Katalunian ari da ordutik.
Alabaina, Sant Boi taldera iritsi aurretik bide luzea egin du Barandiaranek Espainiako Ohorezko Mailan; estatuko txapelketarik gorenena da. Hain justu, azken lau urteetan hiru aldiz lortu du txapelketa hori irabaztea, eta bi koparen jabe ere egin da. Halaber, Poloniako ligan ere aritutakoa da 2012. urteaz geroztik. Barandiaranek Varsovia Diamonds taldeko prestatzaile lanak egiteko deia izan zuen, eta egonaldi labur baten ostean, haiekin jokatzeko itzuli da. Guztira, Poloniako lau liga irabazi ditu, eta beste horrenbeste aldiz eskuratu du herrialdeko kopa.
Kluben arteko txapelketez gain, Barandiaranek selekzioen arteko lehiatan ere hartu du parte. Euskal selekzioarekin nahiz Espainiakoarekin hartu du parte, jaurtitzaile postuan. Euskal selekzioarekin, esaterako, 2014ko Canada Cup txapelketan aritu zen 2014. urtean, eta puntako zenbait talde izan zituzten arerio. Aldiz, Espainiakoarekin Europako eta Munduko Txapelketatan aritu da, eta baita Olinpiar Jokoetara sailkatzeko kanporaketetan ere.
Gure nagusiak
Babesleak