Ana
Usabiaga

BIO

Ana aditua da pistako txirrindularitzan, estatu mailan 42 titulu eta nazioartean hainbat parte-hartze ditu. Gainera errepideko txirrindularitzarekin uztartu du pista urte hauetan guztietan, eta Europako eta Munduko txapelketak jokatu ditu beheko kategorietan. 18 urterekin CESPA – Euskadi pistako talde profesionalera pasatu zen eta ordutik bere lehentasuna pista izan da.

Usabiaga Ordiziako Txirrindulari Eskolan hasi zen, bere jaioterriko eskolan, bederatzi urterekin. 15 urterekin, kadete mailan, Tolosa C.F. taldera pasatu zen eta, aipatu bezala, 18 urterekin CESPA – Euskadik fitxatu zuen pistako txirrindularitzan bidea egiteko. Pistako denboraldia ahalik eta hoberen prestatu ahal izateko, errepideko txirrindularitzaz baliatzen da bere prestakuntza fisikoa hobetzeko, eta lizentzia bikoitz bati esker, errepideko Lointek talde profesionalarekin egiten ditu errepideko lasterketa batzuk. Gaur egun, pistako egutegia, ikaragarri handitu denez, ez du lizentzia bikoitzaren beharrik eta lehen CESPA – Euskadi izenaz ezagutzen genuen taldea, egun Eustrak – Euskadi, taldean dabil.

Berrizeko belodromoan entrenatu ohi du. Dena den hori ez da oztopo izan ikasten jarraitzeko. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien gradua ikasi ostean Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra burutu du.

Honekin lotutako berriak

01-azaroa-2019

“Nik badakit Jokoetarako sailkatzea zaila dela, baina hori da helburu nagusia eta horri begira gaude egunero”

Informazio gehiago
17-urria-2019

Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindularia, dominetatik oso gertu Apeldoorneko Europako txapelketako scratch proban

Informazio gehiago
28-ekaina-2019

Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako scratchean 6. amaitu ondoren

Informazio gehiago
27-ekaina-2019

Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako puntuazio proban 14. amaitu ondoren

Informazio gehiago
06-abuztu-2018

Ana Usabiagaren adierazpenak Europako txapelketako omnium proban parte hartu eta gero

Informazio gehiago