basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Olatz Arregui

Piraguismoa
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1999-04-30
Kirola Piraguismoa

Bio

Olatz Arreguiri arreta piztu zioten txikitatik Kontxako badian arraunean ari ziren piraguistek. 8 urterekin, bere gurasoek piraguismoko ikastaro batzuetara apuntatu zuten Donostiako AtletiCo Elkartean, eta 3 urteren ondoren, ikasturte osoan diziplina praktikatzen zuen sail batean sartu zen. Horrela hasi zen eta piraguismoak harrapatu zuen gaur arte.

Betidanik gustatu izan zaio arraun egitea, baina 2020an erabaki zuen profesionalki arraunean aritu nahi zuela. Gazte-gaztetatik Europako kanal askotan arraun egiteko zortea izan du, klubaren eta federazioaren bidaiei esker. Uretan beldurrik ez duen pertsona da, eta horrek abantaila handia ematen dio, ez baitu mugatzen gauza berriak probatzeko orduan. Ez dago gustuko ez duen ibairik edo kanalik, baina Pragako kanala da bere gogokoena, bertan parte hartu baitzuen Senior mailako bere lehen Europako Txapelketan, eta dituen ur mugimenduak oso bereziak dira. Bestalde, Paueko kanala ere asko gustatzen zaio, bertan jokatu baitzuen Senior mailako Munduko Kopa bateko lehen finala.

Orain arte lortutako emaitzen artean, Olatzek 2021eko Ivreako Europako txapelketako zortzigarren postua nabarmentzen du eslalon extremean, baita modalitate berean 2021ean, Sorten, Espainiako txapelketan erdietsitako lehen postua eta 2021ean Paueko Munduko Kopan eskuratutako zazpigarren postua ere.

Olatz Arreguik SUMMA Aldapeta ikastetxean egin ditu ikasketak eta Lehen Hezkuntzan graduatua da (UPV/EHU). Datorren urtean psikopedagogiako masterra egiten hasiko da.Olatz Arreguiri arreta piztu zioten txikitatik Kontxako badian arraunean ari ziren piraguistek. 8 urterekin, bere gurasoek piraguismoko ikastaro batzuetara apuntatu zuten Donostiako AtletiCo Elkartean, eta 3 urteren ondoren, ikasturte osoan diziplina praktikatzen zuen sail batean sartu zen. Horrela hasi zen eta piraguismoak harrapatu zuen gaur arte.

Betidanik gustatu izan zaio arraun egitea, baina 2020an erabaki zuen profesionalki arraunean aritu nahi zuela. Gazte-gaztetatik Europako kanal askotan arraun egiteko zortea izan du, klubaren eta federazioaren bidaiei esker. Uretan beldurrik ez duen pertsona da, eta horrek abantaila handia ematen dio, ez baitu mugatzen gauza berriak probatzeko orduan. Ez dago gustuko ez duen ibairik edo kanalik, baina Pragako kanala da bere gogokoena, bertan parte hartu baitzuen Senior mailako bere lehen Europako Txapelketan, eta dituen ur mugimenduak oso bereziak dira. Bestalde, Paueko kanala ere asko gustatzen zaio, bertan jokatu baitzuen Senior mailako Munduko Kopa bateko lehen finala.

Orain arte lortutako emaitzen artean, Olatzek 2021eko Ivreako Europako txapelketako zortzigarren postua nabarmentzen du eslalon extremean, baita modalitate berean 2021ean, Sorten, Espainiako txapelketan erdietsitako lehen postua eta 2021ean Paueko Munduko Kopan eskuratutako zazpigarren postua ere.

Olatz Arreguik SUMMA Aldapeta ikastetxean egin ditu ikasketak eta Lehen Hezkuntzan graduatua da (UPV/EHU). Datorren urtean psikopedagogiako masterra egiten hasiko da.

Palmaresa

21
iraila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute

Olatz Arreguik ezin izan du sailkapen kanporaketa gainditu Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek eslalom piraguismoko Lee Valleyko Munduko txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur, kayaken banakako lehen jardunaldian. Hiru domina olinpiko dituen palistak argi du zein den bere helburua Munduko txapelketa honetan; hau da, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza bat lortzea, horregatik ez du aukera galdu […]