Virginia Diazek zilarrezko domina irabazi du Poznanen jokatutak arraunketa olinpikoko Europako txapelketan
11-urria-2020

Virginia Diazek zilarrezko domina irabazi du Poznanen jokatutak arraunketa olinpikoko Europako txapelketan

Private: Virginia Díaz

Basque Team-eko arraunlaria bigarren urtez jarraian igo da podium kontinentalera

Virginia Díazek eta bere ontzikidea den Aina Cidek zilarra jantzi dute Poznanen (Polonia) jokatzen ari den Europako txapelketan, lemazainik gabeko biko finalean (W2-). Aurten Errumaniak eraman du urrea.

Sailkatze estropadan finala zuzenean jokatzeko txartela lortu zuten, bigarren amaituta, gaur garaipena lortu duen ontzi errumaniarraren atzetik, hain zuzen ere.

Linz-Ottensheimen jokatu zen 2019ko Munduko Txapelketan Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortuta, Diazek eta Virginiak covid-19ak baldintzatutako denboraldi berezi bateko lehen hitzordu garrantzitsuari aurre egin behar zioten, titulua berresteko helburuarekin. Iaz lortu zuten lehen urrea estatu mailan arraunketa olinpikoko Europako Txapelketa absolutu batean, baina, zoritxarrez, aurten ezin izan dute domina preziatuena poltsikoratu. Hori bai, bigarren postu laudagarrian bukatu dute, Errumaniaren atzetik eta Greziaren aurretik.

Errumaniako ontziak gogor hasi du finala, bere erritmoa inposatuz eta hasieratik tiraka jarriz. Horrela, Errumaniak 500 metroko lerroa gainditu du lehen postuan, Grezia 2.13ra eta Diaz y Ciden ontzia 2.60ra iritsita. 1.000 metrora heltzean, posizioak berdinak ziren, baina errumaniarrek aldea handitu dute, 3.33ra greziarrekiko eta 4.24ra Virginiaren eta Ainaren ontziarekiko. 1.500 metrotik pasatzeak ez du egoera aldatu, baina une horretatik aurrera Diaz eta Cid euren lehiakideekiko aldea murrizten hasi dira, eta Grezia gainditu eta bigarren jartzea lortu dute.

Iaz Lucernako finalean ikusitako azken txanparekin egiten zuten amets. Iaz Diazek eta Cidek azken metroetan hegaz egin eta garaipena lortu zuten, baina gaur, azken ahalegina egin arren, ezinezkoa izan da azken 500 metroetan oso indartsu agertu den ontzi errumaniarra harrapatzea. Errumaniak garaipena lortu du 07:17.190eko denborarekin eta Espainia (07: 18.820) eta Grezia (07: 20.240) atzetik helmugaratu dira.

Bestalde, Aitzpea Gonzalezek, Basque Team Fundazioak eta Euskadiko Arraun Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuko kideak, bosgarren postuan amaitu du lemazainik gabeko lauko B finala (W4-), Europako Txapelketa absolutu batean izan duen estreinakoan. Sailkapen txandan Aitzpea Gonzalezen, Nuria Puigen, Victoria Ciden eta Iria Jaramaren ontzia bosgarren izan zen, bigarren aukerako estropadan ere bosgarren bukatu zuen, eta gaur ere emaitza errepikatu du B finalean.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago