Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearen garaipena Europako Kopan
19-abendua-2020

Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearen garaipena Europako Kopan

Imanol Rojo

Gaurkoa Basque Team Fundazioko bekadunaren lehen garaipena da zirkuitu kontinental honetan

Imanol Rojok irabazi du gaur Europako Kopari (OPA, Alpen Cup) dagokion estilo klasikoko 15 kilometroko proba. Formazzan (Italia) jokatutako lasterketan tolosarrak lehen postuan bukatu du (40: 00.5), Andorrako Ireneu Esteve Altimiras (+9.0) eta Suitzako Ueli Schnider (+30.1) lehiakideen aurretik.

Bi aldiz olinpikoa izan den tolosarrak sasoi ezin hobean jarraitzen du; horren erakusle da gaurko garaipena, lehena zirkuitu kontinental honetan. Basque Teameko kirolariak denboraldirik onena sinatu zuen iaz eta honi ere gogor ekin dio, osasun krisiak eragindako arazoak gorabehera. Espainiako rollerski txapelduna izan zen Jakan, 53. izan zen Ulrichengo opako 1,5km-ko proban, 25. 15 kilometroko proban, 41. Davoseko Munduko Kopako 15 kilimetrokoan eta txapeldun gaur Formazzan.

“Sentsazio harrigarriekin amaitu dut proba eta materialaren aukeraketa perfektua izan da. Egia esan, oso pozik nago egindako lanarekin, eta gainera, estilo klasikoko proba batean garaipena lortu izanak ilusio berezia egiten dit” adierazi dio eskiatzaileak Basque Team Fundazioari.

Rojok 2020-2021 denboraldian Munduko Kopako 30 onenen artean mantentzea du helburu, eta maila onari eustea otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdorfen (Alemania) jokatuko den Munduko Txapelketan. Gainera, kontuan izan behar da denboraldi honetatik aurrera Munduko Kopako probak puntuatzen hasiko direla Beijing 2022rako sailkapenari begira, Imanolentzat hirugarren Olinpiar Jokoak izango liratekeenak.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago