Teresa Fernandez-Miranda ez da Budapesteko preolinpikoko BMX freestyle txapelketako finalera igaro
21-ekaina-2024

Teresa Fernandez-Miranda ez da Budapesteko preolinpikoko BMX freestyle txapelketako finalera igaro

Valladoliden bizi den Teresa Fernandez-Miranda donostiarra ezin izan da sailkatu Budapesten jokatutako park modalitateko BMX freestyle probako finalerako, Hungariako hiriburuan egiten ari den preolinpikoaren barruan.

Egun hauetan, BMX, kirol eskalada, breakdance eta skateboarding kiroletan Pariserako plazak erabakiko dituen bigarren serie olinpikoa jokatzen ari dira Budapesten. Lehenengo seriea Shanghain jokatu zen maiatzean.

Teresa Fernandez-Mirandak, Tokioko Jokoetarako sailkapena lortzetik oso gertu egon zenak, ez du oraingoan hainbesteko trebeziarik izan. Gaur 18. postuan bukatu du, eta 12 onenak igarotzen ziren finalera. Lehenengo txandan 56.20 puntu lortu ditu (hamaseigarren izan da) eta bigarrenean 46.60 puntu (hemezortzigarren amaitu du). Batez besteko nota 51.40 izan da, baina ez da nahikoa izan sailkapen-postuetan sartzeko. Emaitza honek Pariseko Jokoetarako txarteletik erabat urruntzen du.

Teresak bi Top-5 lortu ditu Mundu mailan azken urteetan eta seigarrena izan zen iaz Krakovian egindako Europako Jokoetan. Hala ere, estatu mailan instalazio egokiak izateko beharra aldarrikatu du, hobetzen jarraitu ahal izateko eta harrobia sortu ahal izateko. 

Honekin lotutako berriak

30-uztaila-2025

Biomekanika lantzen Basque Teamen: dominen bila, gorputzari entzuten

Informazio gehiago
30-ekaina-2025

Matx podcasta 02: Eukene Larrarte

Informazio gehiago
06-iraila-2024

Heïdi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du errepideko txirrindularitzako C5 proban, hirugarrena Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
28-urtarrila-2024

Ane Santestebanek, Basque Teameko beka duen txirrindulariak, bigarren amaitu du Women Cycling Pro Costa de Almeria  lasterketan

Informazio gehiago
23-azaroa-2023

Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du ‘Geldiezinak’ telesailaren seigarren atalean

Informazio gehiago
08-otsaila-2023

Eukene Larrarte Basque Teameko pistako txirrindulariak zilarrezko domina lortu du Grenchengo Europako txapelketako scratch-ean

Informazio gehiago