Dominaren bila abiatu dira Herbereetara Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaile euskaldunak
28-ekaina-2013

Dominaren bila abiatu dira Herbereetara Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaile euskaldunak

Europako txapelketan lehiatuko dira 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban postu on bat lortzeko aukera askorekin

Bilbo, 2013ko ekainaren 28a.- Patxi Peula eta Iñigo Vidondo gasteiztarrak lanean dihardute ekainaren 29tik uztailaren 6a bitartean Herbereetako Almere hirian jokatuko den Europako abiadurazko patinaje txapelketan parte hartzeko asmotan. Basque Team-eko bi abiadura-lasterkariek osatzen dute estatuko ordezkaritza Joseba Fernandez nafarrarekin batera, guztiak Garikoitz Lerga hautatzailearen aginduetara. Baikor azaldu dira bata zein bestea eta “gogotsu” 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban podiumera igo ahal izateko.

Gasteizko Marianistas klubeko patinatzaileek hitzordu garrantzitsu honetarako sasoi onean iristen direla aipatu digute. “Estatu mailan indartsuenak gara eta Patxik Kolonbian egin berri du egonaldia oso emaitza onekin” aipatu du Vidondok. Bere asmoa momentu garrantzitsuenetan Peula tropelean ondo kokatzea izango da. “Pistako puntuazioa gogorrena da, baina aukera asko ditugula uste dut”, aipatu du bere taldekide den Patxi Peul ak, 2011ko Munduko Txapelketan Munduko errekorra ezarri eta gero. “Oso txapelketa gogorra izango da, holandarrak etxean arituko dira eta arerio benetan indartsua izango da guretzat” .

Bien zuzendari izango da Garikoitz Lerga nafarra, 10.000 metrokoan erabili beharreko estrategia erabakitzeaz gain beste zein probatan hartuko duten parte ere aginduko du. Pista eta zirkuituko saioak egingo dira txapelketan zehar, azken eguneko Maratoiarekin batera.

2006. urtetik ari da nazioarte mailan lehiatzen Patxi Peula. Bere kirol ibilbidean zehar brontzeko bederatzi domina eskuratu dituelarik (7 pistan eta 2 zirkuituan). 2007an zirkuituko Europako Txapelketa irabazi zuen 10.000 metroko puntuazioan eta 2008an berriz bigarren izan zen 10.000 metroko puntuazio/kanporaketan.

Iñigo Vidondok berriz 2007an ekin zion nazioarte mailako patinajeari. 2011an pista Europako Txapelketan hirugarren izan zen 3.000 metroetan; bostgarren Amerika na erako erreleboan 5.000 metroetan eta zortzigarren zirkuituko Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketan.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago