Pablo Carrera, Europako txapeldunorde aire-pistolan, 10 metrotik
28-otsaila-2016

Pablo Carrera, Europako txapeldunorde aire-pistolan, 10 metrotik

Bilbotarrak zilarrezko domina lortu du Gyor-en (Hungaria) jokatu duten Europako Txapelketan, aire-pistolan, 10 metrotik.

Finalerdietako puntuaziorik onena lortu zuen Carrerak eta bigarren postuan zegoen Pavlo Korostylov ukrainiarrarekiko lau puntuko aldearekin sartu zen finalera. Emozioz beteriko finalean, bigarren geratu zen Yusuf Dikec turkiarraren atzetik. Korostylov hirugarren izan zen.

Finaletik kanpo geratzeko arriskuan izan zen Pablo, zerrendako azken tokietan, baina behetik gora etorrita, lehiakideak atzean uztea lortu zuen. Kanporatutako lehenengo tiratzailea izateko ez zitzaion asko falta, gero bigarrena, baina zailtasunei aurre egin eta suspertu egin zen. Presioak indarberritzeko laguntzen dio Pablori, eta azken bi tiroak falta zirenean, sailkapeneko lehenengo tokian jarri zen. Turkiarrarekin lehian, azken txanpan, denbora joan zitzaion 19. Tiroan. 8,6 batekin abantaila galdu zuen eta bigarren postuan geratu zen azkenik.

Pablo Carrera sailkatuta dago jada Rioko Olinpiar Jokoetarako, iazko udan txartela lortu baitzuen Azerbaijaneko Munduko Kopan 50 metroko proban bosgarren bukatuta.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago