Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak zilarra bereganatu du Madeirako Europako Txapelketako estilo libreko 400 metrokoan
21-apirila-2024

Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak zilarra bereganatu du Madeirako Europako Txapelketako estilo libreko 400 metrokoan

Nahia Zudaire

Iñigo Llopisek bosgarren bukatu du proba berdinean 

Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek Madeiran jokoan den Europako txapelketari aurre egingo diote Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela poltsikoan dutela. Nolanahi ere, horrek ez die eragozten ahalik eta esfortzu handiena egitea, izarrez betetako ekitaldi batean maila neurtzeko eta Parisko hitzordu handiari begira prestakuntza doitzeko balioko baitie.

Nahia eta Iñigo 41 kirolarik osatutako ordezkaritza batean joan dira Portugalera, 50 bat herrialdetatik etorritako 400 parte-hartzaile inguru bilduko dituen proban lehiatzeko.

Ez dago denborarik galtzeko. Espainiak kirol honetako potentzien artean kokatu nahi du berriro, batez ere kontinente mailan, eta duela hiru urte lortutako 48 dominak hobetu nahi ditu, iaz Manchesterreko Munduko Txapelketan erakutsitako errendimendu onaren bermearekin. Orduan 28 domina lortu zituen, urrezko sei.

Gaur Nahiak eta Iñigok euren lehen proba jokatu dute: estilo libreko 400 metrokoak, S8 kategorian. Emakumezkoetan gipuzkoarrak hirugarren erreakzio-denbora onena izan du eta bigarren postuan kokatu da lasterketaren hasieratik. 3:09.43ko denbora egin du 250 metroetan (+5.30), 3:48.73koa 300etan (+7.04), 4:28.85ekoa 350etan (+9.87), 5:08.29ko markarekin amaitzeko eta zilarra lortzeko. Urrea Xenia Francesca Palazzo italiarrarentzat izan da (4:56.62) eta brontzea Mariia Pavlova errusiarrarentzat (5:14.97).

Iñigo Llopisek hirugarren postuan amaitu du goizeko bere sailkapen saioa, eta horrek arratsaldeko finalerako txartela eman dio. Zazpigarren kalean igeri eginez, gipuzkoarrak behetik gora egin du. 250 metroetan Llopis seigarren postuan zegoen oraindik, baina proba amaitzeko 100 metro falta zirenean bosgarren jarri da eta postuari eutsi dio amaierara arte. Iñigok 4:33.55eko denbora egin du (+9.26), eta bosgarren bukatu du, Alberto Amlodeo italiarraren, Andrei Nikolaev errusiarraren, Mark Malyar israeldarraren eta Reid Maxwell kanadarraren atzetik.

Bihar Iñigok bere proba gogokoena jokatuko du, bizkarreko 100 metrokoa. Sailkatze saioa 11:22an izango da eta finala 19:43an (Euskadiko orduak).

Honekin lotutako berriak

04-azaroa-2025

Matx podcasta 5: Iñigo Llopis

Informazio gehiago
01-urria-2025

Etxera, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako sari handiarekin 

Informazio gehiago
23-iraila-2025

Nahia Zudairek bigarren brontzea lortu du Singapurreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-iraila-2025

Iñigo Llopis urrean pulunpatu da berriro

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Nahai Zudaire Basque Teameko igerilariek beste diploma batekin bukatu dute euren parte-hartzea Parisko Jokoetan, zazpigarren izanda estilo libreko 4×100 metrokoan

Informazio gehiago
31-abuztu-2024

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea lortu du Pariseko Paralinpiar Jokoetako bizkar erako 100 metrokoan

Informazio gehiago