Maria Vicente heptatloitik erretiratu da luzera jauziaren ondoren
18-abuztu-2022

Maria Vicente heptatloitik erretiratu da luzera jauziaren ondoren

Maria Vicente, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kidea, hamargarren postuan zihoan gaur heptatloian, baina erretiratu egin da, lesioa saihesteko, luzera jauziko proban hiru jauzi baliogabe egin ondoren.

Donostian bizi den atleta Municheko Europako txapelketetatik erretiratu da luzeran punturik lortu ez duelako, eta, horrela, lesioek markatutako denboraldi baten ondoren, txapelketa kontinentalean parte hartzeari amaiera eman dio.

Maria Vicentek hamargarren postuan ekin dio heptatloiaren bigarren jardunaldiari, atzo lau proba jokatu ondoren: hesiak, altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta 200 metrokoa. Bosgarren proban, luzera jauzikoan, ez du punturik lortu, hiru jauzi baliogabe egin baititu.

Proba horren ondoren, atleta hamazazpigarren postuan geratu da eta ez jarraitzea erabaki du, xabalina eta 800 metroko probetan parte hartzeari uko eginez.

Beldurra izan dio lesio posible bati; izan ere, arrazoi horregatik ezin izan zuen parte hartu Belgradeko pista estaliko Munduko Txapelketetan eta Eugeneko (Estatu Batuak) aire zabalekoan.

Honekin lotutako berriak

24-martxo-2026

Markel Fernandezek Basque Team Zentroan aurkeztu du pista estaliko Munduko txapelketan lortutako zilarra 

Informazio gehiago
21-martxo-2026

Markel Fernandezek zilarra lortu du pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 4×400 metroko mistoan

Informazio gehiago
13-apirila-2025

Majida Maayouf Basque Teameko kirolaria, Europako txapeldunorde maratoian

Informazio gehiago
11-martxo-2025

Markel Fernandezek Apeldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4×400 metrokoan irabazitako zilarrezko domina aurkeztu du etxean 

Informazio gehiago
09-martxo-2025

Markel Fernandezek zilarrezko domina irabazi du Apeldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4×400 metrokoan 

Informazio gehiago
11-abuztu-2024

Majida Maayouf Basque Teameko atletak 17. postuan amaitu du Parisko Jokoetako maratoia

Informazio gehiago