Majida Maayoufek Espainiako errekorra ia bost minututan hobetu du Valentziako maratoian
Basque Teameko eta Euskadiko Atletismo Federazioko bikaintasun proiektuko kideak Pariseko Jokoetarako pasaportea lortu du
Majida Maayoufek kronometroa lehertu du Valencia Trinidad Alfonso Maratoian, 2 ordu 21 minutu eta 27 segundoko markarekin, Espainiako errekorra hausteko eta Parisko Jokoetarako txartela lortzeko. Baldintza bikainetan, 8 graduko tenperaturan eta haizerik gabeko egun batean, Majidak faboritoetako bat bezala hartu du irteera, probaren hasieratik rol hori bereganatuz.
Gasteizen bizi den atleta estatuko gainerako kirolariengandik urruntzen joan da pixkanaka. Maratoiaren erdia betretzean argi utzi du ustekabeko erorketa batek bakarrik ken ziezaiokeela Espainiako errekorra. Majida Maayouf 1:10:36ko denbora eginda ailegatu da probaren erdia, Fatima Ouhaddou (1:11:46) eta Marta Galimanyrengandik (1:12:43) nahikotxo aldenduta. Argi zegoen marka historiko bat lortuko zuela. Aurreko errekorra 2.26:14an zegoen eta Mayoufek 2.21:27an gelditu du kronoa. Atzetik, Fatima Ouhaddou (2.25: 30) eta Laura Luengo (2.25: 35) helmugaratu dira.
“Oso pozik nago marka pertsonala hautsi ezin izan badut ere. Bakarrik geratu naiz azken kilometroetan, baina giroak eramaten zaitu. Asko gozatu dut azken zortzi kilometroetan, sufritu dut, baina gustura. Jendea animatzen baino ez nuen ikusten, eta banekien estutu egin behar nuela “, adierazi du antolakuntzari eskainitako elkarrizketa batean, helmuga zeharkatu eta gutxira.