Nazioarte mailako lehiaketetara itzuliko da Maider Unda igandean Pariseko Grand Prixean
29-urtarrila-2015

Nazioarte mailako lehiaketetara itzuliko da Maider Unda igandean Pariseko Grand Prixean

Maider Unda, olinpiar dominaduna 2012ko Londreseko Jokoetan, nazioarte mailako txapelketetara itzuliko da asteburu honetan amatasunaren ondorioz egindako etenaldiaren ondoren. Irailean jaio zen bere alaba Iraide eta irailean bertan ekin zion berriz entrenatzeari Luis Crespo bere prestatzailearen aginduetara, biak 2016ko Rioko Jokoei begira jada.

Pariseko hitzorduaren atarian arabarrak Basque Team fundazioarentzat hitz egin du. Frantziako hiriburuko Grand Prixa larunbatean eta igandean jokatuko da eta bertan itzuliko da Maider tapizera eta ez nolanahiko berritasunekin gainera. Undak erronka bikoitza izango du, batetik pisu berrira egokitzea eta bestetik  borroka saioen iraupen berriarekin lehiatzea, kontutan izanda bere arerioek urtebete daramatela aldaketetara egokituz.

Orain arte 72 kiloz azpikoan aritu da Maider baina Nazioarteko federazioak ezarritako aldaketekin 75 kilokoan aritzea erabaki du hemendik aurrera,  69 kiloz azpiko mailara jeistea baztertuz. Horrekin batera borrokaldi saioetan ere izan da aldaketa nabarmenik, izan ere aurretik 2 minutuko hiru saio zirenak orain 3 minutuko bi saio izango dira. Aldaketaren helburua probaren bizitasuna sustatzea da.

Irailean Las Vegasen egingo den Mundialaren aurretik zazpi proba bilduko dituen eskakizun handiko egutegia izango du borrokalari arabarrak, beti ere 2016ko Rioko Jokoetarako lehen txartelak banatuko diren txapelketara sasoiko iristeko helburuarekin. Pariseko Grand Prixaren ondoren Maider La Habanan (Kuba) lehiatuko da otsailean, Espainiako txapelketan lehiatuko da Madrilen martxoan, Mediterraneoko Txapelketa apirilean Madrilen baita, Alemaniako Grand Prixa maiatzean, Europar Jokoak Bakun ekainean eta bukatzeko Espainiako Grand Prix txapelketa uztailean Madrilen. Jokoetarako lehen sailkapen zuzenak emango dituen Munduko Txapelketa Las Vegasen jokatuko da (AEBtan) irailaren 7tik 13ra bitartean.

Zuhurtzia eta lehiatzeko gogoa

Basque Team-ek zabaldutako adierazpenetan, Londres 2012an domina lortutakoak aipatu duenez “mundu berri bat da niretzat mailen aldaketekin, borrokaldietako iraupen berriekin eta estrategian izango diren berrikuntzekin. Beraz zuhurtziaz noa Grand Prix honetara, probatzera baina lehiatzeko gogo ikaragarriarekin”. Bere itzuleraren inguruan Maiderrek gaineratu duenez “ez nuen uste berriz ere sasoiko jartzea hain zaila izango zenik baina uste dut gainditu dudala alor hori. Orain, eta konzentrazioa ez galtzeko, arlo psikologikoa landu beharra daukat eta barneratu beharra daukat lehiatzeko eta irabazteko itzuli naizela”.

Araudian izandako aldaketak ere aipatu ditu Maiderrek, “estrategiarein zerikusia duten aldaketek arduratzen gaituzte, borrokaldian zehar pasibotasuna zigortzeak ekarriko duena zehazki. Borroka biziagoa bihurtzea nahi dute eta horrek esan nahi du ezin zaitezkela lokatuta geratu.” Las Vegaseko Mundialean Riorako txartela lortzeko helburuarekin ordura arte burutuko duen egutegiaz ere mintzatu da arabarra, “ Badakit dena oso azkar dihoala eta urte oso gogorra dudala aurretik, baina era berean polita izango dela uste dut eta apurka-apurka sasoiko jarri naitekela uste dut irailera forma onean iristeko” .

Maiderrek, Basque Team-en babespean, brontzezko domina eskuratu zuen 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan eta lorpen bera 2009ko Mundialean. Horrez gain zilarrezko domina lortu zuen 2013ko Europako Txapelketan eta brontzezkoa 2010 eta 2012an, 14. Aldiz Espainiako txapelketa lortzearekin batera.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol m ota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.



Argazkiak







bideoak





Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago