Lehendabiziko borrokaldian kaleratu dute Maider Unda Istanbuleko Munduko txapelketan
16-iraila-2011

Lehendabiziko borrokaldian kaleratu dute Maider Unda Istanbuleko Munduko txapelketan

2012ko Londreseko Olinpiar jokoetan izateko lehen aukera galdu du arabarrak

 2011-09-16.– BAT Basque Team-ek babesten duen Maider Unda borrokalari arabarra lehendabiziko kanporaketan esan dio agur Munduko Borroka libreko txapelketari gaur eguerdian Istanbulen.

72 kiloz azpiko mailan Cintya Vescan frantziarra gailendu zaio epaileek hartutako erabakiek erabat baldintzatu duten borroka. Maiderrek bitan eskatu dizkie epaileei erabakia aztertu zezatela baina ez diote arrazoi behi ere eman.

Luis Crespo Maiderren entrenatzailearen hitzetan “erritmo falta igarri dugu baina lehen sei sailkatuen artean sartzea zen gure helburua eta ez dugu lortu. Txapelketa nola amaitzen den ikustea baino ez zaigu geratzen, zeintzuk sailkatzen diren eta munduko lehen sei hamaseien artean sailkatzea. Gure helburuarekin segitzen dugu, Londres 2012rako txartela lortzea”. Borrokalari arabarrak jokoetarako sailkapena ematen duen europako txapelketan bilatu beharko du bere txartela.

Gogoratu beharra dago Maiderrek lesio larria izan zuela urtarrilaren 7an entrenatzen ari zela: barruko lotailua, gurutzatua eta meniskoa hautsi zituen orduan, “triada” deituriko lesioa, kirolarien ametsgaiztoetariko bat.
Otsailaren 10ean egin zioten ebakuntza eta normalean 7 hilabetez luzatzen den osaketa asko aurreratu du Maiderrek, Istanbuleko hitzorduan izateko asmotan.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago