Maider Undak bere kirol ibilbideari jarraipena emango dio Rio 2016ko Jokoak begi artean dituela
05-abendua-2012

Maider Undak bere kirol ibilbideari jarraipena emango dio Rio 2016ko Jokoak begi artean dituela

Londresen lortutako brontzezko dominak lehiaketa uzteko erabakia aldatzea ekarri du

2012ko abenduaren 5a.- Beste denboraldi batez gutxienez bere kirol ibilbidearekin jarraituko duela jakinarazi du gaur Maider Unda borrokalari arabarrak, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe. Basque Team-en babespean Maider izan zen Londresen lehiatu zen estatuko borrokalari bakarra eta brontzeko domina lortzeak goi mailako kirola uzteko hartutako erabakia berriz planteatzea eragin du.

Maider Unda (Gasteiz, 1977/07/02) 72 kiloz azpiko mailan lehiatzen da eta bi aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan. Londreseko hirugarren postuarekin Beijingen eskuratutako 5.postu bikaina ondu zuen. Orduan diploma olinpiarra poltsikoratu zuen, dominetatik koska batera (modalitate honetan hirugarren eta laugarren sailkatuei dagokie brontzezko domina). Londreseko brontzea da inoiz estatuko borrokalari batek eskuratu duen emaitzik onena.

35 urte dituela Maiderrek kirola uzteko erabakia geroz eta gertuago ikusi du azken hilabeteetan baina eskuratutako brontzezko dominak “nire ikuspuntua erabat aldatu du eta denboraldi berri bati aurre egiteko aukera berriz ere planteatzea ekarri du”. “Hasiera batean-gaineratu du-Espainiako txapelketarekin hasiko dugu lehiaketa eta gero Europakoa dator, Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko asmoa ere badut”.

Oletakoaren hitzetan denboraldi berria “transiziozko garaia izango da, herrialde askotan erretiroa hartu duten punta-puntako kirolariak daude, eta honek aldaketak ekarriko ditu, taldeak birantolatu egingo dira eta guk arerio berriak ezagutzen hasi beharko gara”.

Epe luzera olinpiar dominadunak ez du baztertzen berriz ere Jokoetan parte hartzea: “39 urterekin helduko naiz Riora, ez da batere erraza izango baina ezta ezinezkoa ere; nere burua gehiago zaindu beharko dut baina nirekin batera lan egiten duen jendeak asko motibatzen nau, eta gainera, ezinezkotzat ematen zenuen zerbait lortu eta gero –Londreseko podiuma kasu-edozein helburu lor daitekela erakutsi dit

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago