PATXI PEULA ETA IÑIGO VIDONDO BASQUE TEAM-EKO PATINATZAILEAK URREZKO DOMINA BATEKIN ETA BRONTZEKO SEIREKIN ITZULI DIRA ABIADURAZKO EUROPAKO TXAPELKETATIK
Basque Team-en babespean ari diren Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaile gasteiztarrek agerraldia egin dute gaur Almeren (Herbereetan) jokatu den abiadurazko patinajeko Europako Txapelketan zazpi domina lortu eta gero. Irabazitako zazpi dominetatik sei Patxi Peulak eskuratu ditu (urrezko bat eta brontzezko bost), eta bakarra berriz bere taldekieak, biek osatu baitute senior mailako estatuko taldea Joseba Fernandez nafarrarekin batera eta Garikoitz Lerga teknikariaren aginduetara.
10.000 metro Puntuazio/Kanporaketa proban lortu du Peulak urrezko domina, eta brontzea berriz honakoetan; 15.000 metro Kanporaketa, 4.000 metro errelebo mixtoa, 20.000 metro Kanporaketa zirkuitoan, 10.000 metro Puntuazioa zirkuitoan eta 5.000 metro erreleboa zirkuitoan. Horrez gain, txapelketako azken saioan, domina lortzeko zorian egon zen maratoian laugarren postua erdietsiz. Txapelketa bikaina borobilduz zazpigarren izan zen 3.000 metroetako pistako erreleboan eta 1.000 metroetan ere hartu uzen parte 22. postuan amaituz.
Iñigo Vidondok berriz brontzezko domina lortu du 5.000 metroko amerikar erako erreleboan eta txapelketa guztian zehar lan eskerga egin du bere taldekidea ahalik eta ondoen kokatzeko dominak lortzerako orduan. Parte hartu duen gainontzeko probatan amerikar erako 3.000 metroko pistako erreleboan eta maratoian lortutako 10. postua. Azken proba honetan helmugatik gutxira harrapatu zuten gasteiztarra podiumean sartzeko aukera guztiak zapuztuz.
Patxi Peula (Vitoria-Gasteiz, 1/6/1988) 2006. urtetik ari da nazioarte mailan lehiatzen Patxi Peula. Bere kirol ibilbidean zehar brontzeko bederatzi domina eskuratu dituelarik (7 pistan eta 2 zirkuituan). 2007an zirkuituko Europako Txapelketa irabazi zuen 10.000 metroko puntuazioan eta 2008an berriz bigarren izan zen 10.000 metroko puntuazio/kanporaketan.
Iñigo Vidondo (Vitoria-Gasteiz, 23/4/1989) Iñigo Vidondok berriz 2007an ekin zion nazioarte mailako patinajeari. 2011an pista Europako Txapelketan hirugarren izan zen 3.000 metroetan; bostgarren Amerikana erako erreleboan 5.000 metroetan eta zortzigarren zirkuituko Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketan.
Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.
CONSEJERIA