EUSKAL KIROLARI OLINPIKOEK LONDRESKO HITZORDU NAGUSIAREN AURREKO EGUNETAN DITUZTEN SENTSAZIOAK AZALDUKO DITUZTE ETB-SATen “BAT TO LONDON 2012” SAIOAREN AZKEN EMANALDIAN
24-uztaila-2012

EUSKAL KIROLARI OLINPIKOEK LONDRESKO HITZORDU NAGUSIAREN AURREKO EGUNETAN DITUZTEN SENTSAZIOAK AZALDUKO DITUZTE ETB-SATen “BAT TO LONDON 2012” SAIOAREN AZKEN EMANALDIAN

Olinpiar Jokoetan parte hartu nahian dabiltzan euskal kirolariei jarraipena egiteko ETB-SATek duela urte bete geroztik emititzen duen “BAT to London” saioak oso eduki berezia izangu du azken emanaldian, izan ere, Londresen Euskadi ordezkatu behar duten kirolari gehienek beren sentsazioak adieraziko baitituzte, Jokoei hasiera emango dien inaugurazio-desfilea hasi baino 48 ordu eskas lehenago. Saioa, euskal kirolari olinpikoak babesten dituen Basque Team Fundazioaren ekimena da, eta asteazkenean izango da ikusgai, uztailak 25, 22:30etatik aurrera, ETBK-SAT kanalean.

Londresko Jokoetako euskal ordezkaritzak esklusibaz azalduko ditu munduko kirol egutegiko lehiaketarik garrantzitsuenaren aurreko egun urdurietako bizipenak. Horretarako, Olinpiadetan estreinako aldiz jardungo dutenen testigantzak bilduko dira (hauen artekoak ditugu Oiana Blanco judoka, Samuel Hernanz piraguista, Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria edota Zuriñe Rodriguez triatleta), baita beterano ezagunen testigantzak ere (hiru aldiz parte hartu duen Mikel Odriozola, kasu). Azken hauen artean, batzuek ederki asko ikasi dute zer den Jokoetan garaipena lortzea (Iker eta Xabi, belan lortutako domina parearekin, edo Leire Olaberria txirrindularitzan).

Olinpiar norgehiagokaren aurreko egun hauetan euskal kirolariek dituzten sentipenak bertatik bertara ezagutzeko aukera honekin batera, saioak Olinpiar Jokoen aurreko edizioetan izandako garaipenak errepasatuko ditu. Horrela, Amberesen 1920an euskal jokalariez betetako espainiar futbol taldeak lortu zuen zilarrezko domina gogoratzeko parada izango da. “BAT to London” saioak gugandik hurbilago dauden beste garaipen batzuk ere gogoratuko ditu, hala nola, 1984an Los Angelesen Luis Mari Lasurtegi arraunlariak eta Juanma Lopez Iturriaga saskibaloi jokalariak lortutako dominak edota 2008an Beijingen eskuratutako azken metalak.

Historiaren inguruko atal honetan, azpimarratzeko modukoa izango da, euskal olinpismoari buruzko tesia landu duen Xabier Leibar adituak eskainiko duen azterketa sakona. Leibar Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko medikua da, eta Jokoen aurreko edizioetan izandako partehartzearen aldean aztertuko du Londreseko egungo euskal ordezkaritza, euskal kirolari olinpikoen ibilbidean bildutako pasadizoak  ere gogora ekarriz.

BAT to London” saioaren azken emanaldi honek, halaber, gure kirolariei Jokoetan lehiatzeko egokitu zaien egutegia eta kokaleku desberdinei buruzko informazio osoa eskainiko du. Horren haritik, zehatz-mehatz aurkeztuko dira norgehiagoka gehienak jokatuko diren egoitzak. Saioa gidatzeaz arduratzen den Iñigo Asensio kazetariak, bestalde, bertatik bertara ezagutu ahal izan du, Londresen, Jokoak hasi aurreko egunotan nagusitu den giroa, kirolaren lau urteroko hitzordu handi honen kariaz hartu diren aparteko segurtasun-neurriak tarteko direla.

BAT to London 2012”, nazioarteko eliteko kirolean euskaldunen partehartzea sustatzea xede duen Basque Team fundazioaren eta Kontrol Z ekoiztetxearen arteko ekimena da.



Argazkiak

Juanma Iturriaga en Bat To London

Imagen de instalaciones de los JJOO London 2012

Iñigo Asensio, presentador de Bat To London



Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago