Euskal txirrindulariak Melbourneko Mundialean, Jokoen aurreko azken hitzorduan
03-apirila-2012

Euskal txirrindulariak Melbourneko Mundialean, Jokoen aurreko azken hitzorduan

Hodei Mazkiaranek eta Tania Calvok Londreserako sailkapena lortu dezakete abiaduran

 2012ko apirilaren 3a.- Bihar hasi eta igandea bitartean jokatuko da Melbournen (Australia) Munduko pista txapelketa, Londres 2012ko hitzorduaren atariko azken lehiaketa handia. Pistako euskal txirrindulariak, guztira bost (Leire Olaberria, Asier Maeztu, Tania Calvo, Hodei Mazkiaran eta Unai Elorriaga), munduko onenen aurka lehiatuko dira Juan Martinez Oliver hautatzailearen aginduetara.

Selekzioak egitarauak biltzen dituen 19 probetatik 13tan hartuko du parte eta batez ere olinpikoak diren modalitateak hartuko ditu kontuan. Nahiz eta Mundiala izan parte-hartzaileen helburu nagusia Londresen ospatuko diren jokoetan egotea izango da. Melbournen lortutako emaitzen arabera banatuko dira, hain zuzen ere, Londres 2012rako azken txartelak.

Euskal ordezkaritzak honako proba hauek korrituko ditu: abiadura eta keirina (Hodei Mazkiaranek); puntuazioa (Unai Elorriagak); jazarpena bakarkakoan eta taldeka (Asier Maeztuk); taldekako abiadura eta 500 metroak (Tania Calvok); eta puntuazioa eta omniuma (Leire Olaberriak). Asierrek eta Leirek sailkapena lortu dute jada Londreserako (taldekako jazarpenean eta omnium-ean hurrenez hurren), eta gainontzeko euskaldunek selekzioak beraien modalitateetan sailkapena lortzeko zain daude. Aukera asko ditu Hodei Mazkiaranek abiaduran eta keirinean, eta Tania Calvoren kasuan Zelanda Berriak abiaduran egin dezaken postuaren baitan dago espainiaren sailkapena.

Bestalde, eta azken deialdietatik kanpo geratu ondoren, Unai Elorriaga selekziora itzuli da Londreserako sailkapena lortzea oso zaila duen arren. Omnium-ean sartzea helburua duen arren, azken emaitza aipagarriak puntuazioan lortu ditu, olinpikoa izango ez den modalitatean.

Lehiaketa Melbourneko Hisense Arenan egingo da, nazioarte mailako txirrindularirik onenak bilduko dituen belodromo dotorean. Bertakoez gain, Erresuma batuko eta Zelanda Berriko selekzioak dira faborito nagusiak proba gehienetan garaipena lortzeko, Jokoetarako lau hilabete falta direnean.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago