LABORAL Kutxa, Basque Teamen babesle berria ziklo olinpiko honetan
09-apirila-2025

LABORAL Kutxa, Basque Teamen babesle berria ziklo olinpiko honetan

Erakundeak, hasiera batean, Fundazioaren beka duten goi mailako kirolariei lagunduko die datozen bi urteetan

Arrasateko kreditu-kooperatibak akordioa itxi du Basque Teamekin, Fundazioak bultzatutako goi-mailako euskal kirol olinpiko eta paralinpikoa babesteko. Akordioa kontratuaren sinadurarekin eta Bilboko sukurtsalean egindako argazki ofizialarekin formalizatu da. Bertan parte hartu dute Ander Toña LABORAL Kutxako babesletza-koordinatzaileak, eta Rakel Mateo paratriatletak eta Egoitz Bijueska skaterrak, Basque Teamen ordezkari gisa.

Ander Toñaren hitzetan, akordio hau “beste urrats bat da LABORAL Kutxaren inplikazioan, berdintasunaren, justiziaren, profesionaltasunaren eta kide izatearen harrotasunaren printzipioetan oinarritutako gizartearen elementu bultzatzaile gisa kirola sustatzeko, eta hori Basque Teamek inork baino hobeto ordezkatzen du”.

Laboral Kutxak 65 urteko ibilbidea du lankidetza bultzatzen, eta irabazien %25 pertsonen eta planetaren aldeko ekimenetara bideratzen du. Komunitate oparoagoak, berdinzaleagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko duen konpromisoak elkartasunean eta erantzukidetasunean oinarritutako kooperatiba-kultura dakar, eta printzipio horiek ere gidatzen dute Basque Teamen lana.

Finantza-erakundeak banka egiteko beste modu bat defendatzen du, pertsonak, ideia eraldatzaileak eta baterako lana ardatz hartuta. Hala erakutsi du duela gutxiko beste kirol-babesletza batzuetan, hala nola emakumezkoen txirrindularitza-taldeari emandako laguntzan, edo jarduera fisikoarekin lotutako ekimenetan parte hartzean, hala nola Euskadiko Enpresen Lasterketan.

Akordio berri hau bi erakundeen arteko lerrokatze naturaletik sortu da, kirolaren eta berdintasunean, inklusioan eta bultzada kolektiboan oinarritutako gizartearen ikuspegia partekatzen baitute. LABORAL Kutxak eta Basque Teamek ahalegin partekatuaren boterean, elkarrekiko laguntzan eta norberaren gainditzean sinesten dute, eraldaketarako motor gisa. Aliantza hau ez da ekarpen ekonomikoa bakarrik: gure gizartea inspiratzen eta indartzen duten balioen aldeko adierazpen bateratua da.

Laboral Kutxak beti jarri du balioan talde-lana, eta nabarmendu du enpresa egiteko modua interes indibidualetatik haratago doala. Ildo horretan, Basque Teamen babesle gisa sartzeak euskal kirolarien garapenean laguntzeko nahiari erantzuten dio, Joko Olinpiko eta Paralinpikoetarako bidean lagun eginez.

Basque Team Fundazioak goi-mailako euskal kirolaren garapen egokia sustatzea du helburu, nazioarteko lehiaketan ordezkaritza zabala izateko eta emaitza nabarmenak lortzen laguntzeko. Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak azpimarratu duenez, “LABORAL Kutxaren ekarpena ezinbestekoa izango da kirolariak zaintzen jarraitzeko, bikaintasuna lortzeko bidean”.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago