EUSKAL ORDEZKARITZAK HIRU DOMINA LORTU DITU PISTAKO MUNDUKO KOPAKO AZKEN SAIOAN
21-azaroa-2012

EUSKAL ORDEZKARITZAK HIRU DOMINA LORTU DITU PISTAKO MUNDUKO KOPAKO AZKEN SAIOAN

Hedabideen aurrean agertu dira gaur goizean Tania Calvo eta Unai Elorriaga Basque Team-ek Faduran (Getxo) duen egoitzan, Glasgown (Eskozia) jokatu berri den Munduko pista txapelketako bigarren saioan lortu dituzten emaitza bikainen berri emateko asmoz. Zilarra lortu du Tania Calvok abiadurazko proban Helena Casas kataluniarrarekin batera, eta brontzea bakarkako 500 metrokoan. Unaik aldiz brontzezko domina eskuratu du Omniumean.

Calvok eta Elorriagak 2012-2013 denboraldirako dituzten aukera bikainak berretsi dituzte sasoiaren hasieran. Beraiekin batera izan dira estatuko selekzioarekin beste hainbat euskaldun eskoziako Chris Hoy belodromoan: Leire Olaberria, Asier Maeztu eta Illart Zuazubiskar.

Tania Calvo (Gasteiz, 1992/6/26) bere kirol ibilbideko egunik borobilena izan du Munduko Kopan bi domina lortuta. 19 urte zituela Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzeko zorian egon zen eta oraingoan Helena Casas kataluniarrarekin osatu du abiadurazko bikotea. Elkarrekin Espainiako errekorra ondu zuten 34 segundo eta 102 milareneko denborarekin, ondorioz dominak lortzeko borrokan bete-betean sartuz. Jessica Varnish eta Rebecca James britaniarrak baino ez ziren gai izan aipatu bikotea gainditzeko, eta zilarrezko domina lortu zuten bikote frantziarrarekin aurretik. Bakarkako lanean ere dotore aritu zen Tania bere bigarren domina eskuratuz 500 metroetan. Brontzezko domina lortzeaz gain bere marka ere ondu zuen gasteiztarrak.

Unai Elorriaga (Bilbo, 1980/6/22), estatuko selekziora itzuli da Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu ondoren, nahiz eta Munduko Kopako txapeldun bilakatu Puntuazioan 2011-2012 denboraldian. Juan Martinez Oliver hautatzaileak Omnium proba gogorrerako deitu zuen, abiadura eta erresistenzia uztartzen dituen 6 probaz osatutako saiorako alegia. Unaik lehen jardunaldian burututako lan apartan oinarritu zuen domina (2. izan zen Puntuazioan, 7. abiadurazko itzulian eta garaipena lortu zuen Kanporaketan), eta emaitza hauei esker lider bezala oheratu zen igandeko bigarren saioaren esperoan. Kilometroko seigarren eta azken probarako aukerekin heldu zen bizkaitarra, Jazarpenean 4. eta Scratchean 13. amaitu eta gero, eta lortutako 8. postuak brontzezko domina eman zion bizkaitarrari, Lucas Liss (urrea) alemaniarra eta Glenn O’Shea (zilarra) txirrindularien atzetik. Emaitza honekin argi erakutsi du Unaik estatu mailako txirrindularirik arrakastatsuena dela Munduko Kopako saioetan bakarkako lanean.

Txapelketa honetako hurrengo saioa Mexikoko Aguascalientes hirian jokatuko da 2013ko urtarrilaren 17tik 19era bitartean.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta



Argazkiak









Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago