HAURDUNALDIA DELA ETA MAIDER UNDAK OLINPIAR JOKOETARAKO PRESTAKETA MOMENTUZ ALDE BATERA UTZIKO DUELA IRAGARRI DU
Londreseko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen Maider Unda borrokalari arabarrak Rio 2016ko Jokoetarako prestaketa momentuz alde batera utziko duela iragarri du haurdunaldia dela eta.
Olinpiar dominadunaren hitzetan “2014a oso bestelako urtea izango da, bereziki atseden hartuko dudalako lehiaketan eta indar guztiak nire beste ametsa gauzatzera bideratuko ditudalako. Geroago ikusiko dugu nola itzuli naitekeen lehiaketara. Ondobidean uztailerako espero du haurra Maiderrek eta zentzu horretan aipatu duenez, “2013an ama izatea espero nuen, Londreseko Jokoen ondoren, baina espero ez nuen domina lortzeak guztia aldatu zuen eta poztazun hori luzatzea erabaki nuen. Ondoren jabetu nintzen nire beste ametsa gauzatzeko momentua zela”.
Garai berri horretan konzentratuta dagoen arren arabarraren ustez Jokoetara iristeko jomuga gauzatzeko 2015ean itzuli beharko litzateke lehiaketara, “irailean hasiko dira sailkatze probak eta ordurako goi mailako lehiaketetan aritu beharko nintzateke”. Horren harira, “gaur egun ama izan eta gero goi mailako kirolera itzutlzea ohikoagoa da, epeak errespetatu ezkero gorputzak erantzuten du, adibide asko dago eta erraza ez den arren oso epe laburrean egin beharko dut prestaketa inoiz baino esfortzu handiagoarekin baina era berean ume batek eman dezaken pizgarriarekin.
Maider Unda (Gasteiz, 1977/07/2) Samboan hasi eta ondoren ekin zion borroka libreari 11 urte zituela. 72 kiloz azpiko mailan lehiatzen da eta bi aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan. Londreseko hirugarren postuarekin Beijingen lorturiko bostgarren postua ondu zuen (gogoratu beharra dago borroka librean hirugarrenak eta laugarrenak eskuratzen dutela brontzezko domina). Horrez gain Maider Undak brontzeko dominak lortu ditu 2009 eta 2010 Europako txapelketetan eta zilarrezkoa 2013an.
Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.