Ziortza Isasi Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa
17-abuztu-2022

Ziortza Isasi Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa

Ziortza Isasi

Ziortza Isasik errepideko txirrindularitzan hasi du gaur bere ibilbidea, bere hanketan kilometro asko pilatuta istako txirrindularitzako jazarpen eta puntuazio proben ondoren, baina aldi berean ilusioz gainezka ikusteko noraino heltzeko gai den errepideko txirrindularitzako bi probetan.

Erlojupeko probaren ibilbidea nahiko laburra izan da. Munichetik mendebaldera, txirrindulariak Fürstenfeldbruck inguruko zirkuitu batean lehiatu dira, 24 kilometro baino gutxiago egin behar izan dituztelarik. Oso ibilbide azkarra izan da, tarte teknikorik eta jaitsierarik gabea, eta erlojupekoan adituak direnek euren indarra askatzeko bide aproposak izan ditu.

24 kilometroak muino txiki batekin hasi dira, 400 metro %7,4an. Ziortza Isasi lehiakor agertu da ibilbidearen lehen zati honetan. Hau ez da zirkuituaren puntu erabakigarria izan, baina garrantzitsua zen hemen denbora galtzen ez hastea.
Ibilbidearen gainerako 23 kilometroak nahiko sinpleak izan dira, bi herri txiki zeharkatuz, baina gehienak landa-bide irekietan eginez, erritmoa erabat apurtzeko sekziorik gabe.

Ziortzak 24. postuan amaitu du erlojupekoa 34:49.63ko denborarekin (+3:50). Marlen Reusser suitzarrak irabazi du urrea eta titulua berretsi du, Ellen Van Dijk holandarrak zilarra poltsikoratu du eta Riejanne Markus herrikideak brontzea.

Proba amaitzean, Ziortzak Munichera joandako Basque Teameko taldeari esan dio badakiela zein den bere maila, eta hala ere pozik geratu dela proba hau egiteko zuen guztia eman duelako, barruan ezer utzi gabe. Beroa itogarria izan da, baina Elorrioko txirrindulariak pozik bukatu du erlojupekoan burututakoarekin, aukeratutako zirkuitua bere gustukoa izan dela adieraziz.

Honekin lotutako berriak

23-iraila-2026

Abangoardia helburu

Informazio gehiago
10-iraila-2026

Imanol Arriortua Basque Teameko txirrindularia etxera itzuli da Huntsvilleko Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin

Informazio gehiago
08-iraila-2026

Imanol Arriortua Basque Teameko txirrindulariak Munduko txapelketa bereganatu du Alabaman

Informazio gehiago
30-uztaila-2025

Biomekanika lantzen Basque Teamen: dominen bila, gorputzari entzuten

Informazio gehiago
30-ekaina-2025

Matx podcasta 02: Eukene Larrarte

Informazio gehiago
06-iraila-2024

Heïdi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du errepideko txirrindularitzako C5 proban, hirugarrena Parisko Jokoetan

Informazio gehiago